Albisteak

Albistea

E-administrazioa martxan jarri dute Bermeon enpresentzako

Tramite guztiak ‘on line’ egiteko aukera zabaldu dute, “paperik gabeko administrazio” izateko.

“Legeek bultzatuta eta Bermeoko Udala erakunde aurreratuen artean egonik, administrazio elektronikoa errealitate bat da Bermeon”. Hala azaldu du Bermeoko Udaleko Antolakuntza teknikari den Naiara Anasgastik. Azken denboraldian lan “sakona” egin ostean, Udalak elektronikoki tramitatzeko dauden enpresei jakinarazpen elektronikoa bidaliko die, “egoitza elektronikotik jaso eta aurrerantzean, modu horretan tramitatzen hasteko”.

“Laguntza behar duten enpresa eta elkarteekin bilerak aurreikusten dira maiatzean eta hasieran Berhaz zerbitzuaren bidez emango zaie aholkularitza zerbitzua herritarrei”, zehaztu dutenez. Izan ere, eta Bermeoko enpresekin beharrezko izan diran pausoak emanda, azterketa lan baten ostean “herriko enpresen %26a prest dago elektronikoki tramitatzeko”. Era berean, enpresen erantzunak aztertuta, Naiara Anasgastik jakinarazi duenez, hamar tramite desberdin -isunen informazioa, oinezko gunean sartzeko baimena, faktura elektronikoak, edo obra txikien lizentzia eskaria, besteak beste- “jada prest daude, Egoitza Elektronikotik egin ahal izateko”.

Bermeoko Udalaren E-administrazio proiektu honetarako, “Udalak Berhaz-Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bidez emango dio aholkularitza-zerbitzua herritarrari aurrez aurre, 010 telefono zenbakiaren bidez, www.bermeo,eus webgunean edota mailez berhaz@bermeo.eus edo eadministrazioa@bermeo.eus posta elektronikoen bitartez. - I. F.

DEIA

16 / 04 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0