Albisteak

Albistea

Zaharren egoitzan ohe bat lortzeko itxaron zerrendan egotea salatu dau Bermeoko Udalak

Bermeoko Gizarte Ongizate Patronatuak, Bizkaiko Foru Aldundiak Udalaren Zaharren egoitzarerkiko daukan jarrera salatu dau. Zentruko presidente-eragilea dan Benito Ibarrolazaren esanetan, izan be, «atzerapen izugarriak» dagoz hitzartuta dagozan zentruko oheak betetzerako orduan. «Hori dala eta, bermeotarrak itxaron zerrendetan daukaguz, ohe barik, horrek galerak sortuz pertsonengan eta baita be Udalaren zaharren egoi-tzaren egoera ekonomikoan», baieztatu dau Ibarrolazak.

Bermeoko Gizarte Ongizate Patronatuak 57 ohe daukaz hitzartuta Bizkaiko Foru Aldundigaz. «Baina ohe horreek bete-tzen, atzerapenak daukaz Bizkaiko Foru Aldundiak, nahiz eta itxaroten zerrendetan pertsonak egon», ziurtatzen dabe. Egoera horrek, igaz, 40.000 euro inguruko diru galtzea sorrarazi eutsozan udalerriko zaharren udal egoitzari eta, aurten, oraingoz «15.000 euro inguruko galerak sortu deutsoz», zehaztu dabe.

 

Ibarrolazaren esanetan, bestalde, «momentu honetan hi-tzartutako hiru ohe hutsik dagoz, horreetako bat hilabete baino gehiago, bermeotarrok dagozenean itxaron zerrendan ohea behar dabenak», kritikatu dabe. Egoera horren aurrean, «Bermeoko Gizarte Ongizate Patronatuak ezin deutse bermeotar horrei baimena emon ohea hartzeko, kontu hori Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutan dauelako», azaldu dau zaharren egoitzako arduradunak.

«Prozedurak bete» eta «gitxienez», hitzartuta daukazan oheak «ahalik eta arinen» betetzeko eskatu deutso Benito Ibarrolazak Bizkaiko Foru Aldundiari.

EL CORREO

24 / 04 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0