Albisteak

Albistea

Matxitxakorako sarbideko errepidearen lanak maiatzean amaituko dituzte

Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, lanekin "errepidearen beharrizan funtzionalak hobetu" dituzte.

Matxitxakorako sarbidea den BI-4203 errepideko obrak maiatzeko lehen hamabostaldiaren barruan amaituko dituela adierazi du Bizkaiko Foru Aldundiak. Errepidea Gaztelugatxeko San Juanen lurretan dago, 35. eta 37. kilometro puntuen artean, zehazki.

Obrak Lurraldeko errepideak hobetu eta modernizatzeko aldundiaren Bidesarea Planaren barruan sartzen dira. Guztira, 1.597.200 euroko inbertsioa (BEZa barne) ekarri duela zehaztu du aldundiak.

Bidea Matxitxakoko lurmuturrera heltzeko sarbidea da. Bertatik, gainera, Bermeoko Arene auzoan sartzen da, baita kala eta bidezidorretan barrena ibiltzeko bideen zonalde batean ere, itsasargi zaharra eta berria dauden gunerako bideagaz batera. Errepideak bihurgune asko ditu, eta horri eta tarteka dituen sarbide partikularrak gehitu behar zaizkio.

Zabalera handituz. Aldundia egiten ari den lanek bidearen beharrizan funtzionalak konpontzeko balioko dute. Modu horretara, “abiadura geldoan bi ibilgailu gurutzatu ahal izateko beharrezko zabalera” lortu dute. Izan ere, lanen aurretik errepidearen batezbesteko zabalera 4,5 metrotik beherakoa zen.

Aldi berean bide zorua konpondu eta hobetu egin dute, errepidearen balio bizitza lutzatzeagaz batera.  Hori lortzeko, lodiera ezberdinetako aglomeratuzko bitarteko geruza bat zabaldu dute, era horretara “sestra uniformea lortuz”, baita “bihurgunetako peraltatua” ere. Azkenik, 5 cm-ko errodadura ezarri dute, “erabiltzaileen zirkulazioa errazteko”. Nabarmendu dutenez, lanak egiten ari diren bitartean errepidea zabalik egon da.

HITZA

09 / 05 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0