Albisteak

Albistea

Bermeoko Arrain Azokaren barne, umeei zuzendutako eskulan tailerrak Bekoportalan

Bermeoko Arrain Azokaren barne, maiatzaren 18an, zapatuan, umeei zuzendutako eskulan tailerrak izango dira Bekoportalan. Tailerrak adin ezberdinetako umeei zuzenduta egongo dira: 11:00etatik 11:45era 5 urteko umeei, 12:00etatik 12:45era 4 urteko umeei eta 13:00etatik 13:45era hiru urteko txikiei.

Eskulanen tailer hauetan umeek itsasoa aintzat hartuta maskarak eta giltzatakoak egingo dituzte, adin bakoitzean ezberdinak. Maskaren kasuan, olagarroak, karramarroak eta arrainak izango dira, eta, giltzapekoetan, arraintxoak eta algak egingo dituzte. Arrain azokan murgiltzeko aukera ederra izango dute etxeko txikienek.

Tailer horietan parte hartzeko izena eman behar da bekoportala@gmail.com helbide elektronikoan edo Bekoportalan bertan, gaurtik, maiatzaren 9tik, aurrera. Animatu eta parte hartu!

 

 

 

09 / 05 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0