Albisteak

Albistea

Minbiziaren aurka kanpaina Bermeoko Arrain Azokaren protagonista izango da

Parte hartu nahi dutenek argazki bat igo behar dute atuna jaten Instagram, Facebook edo Twitterrera

Minbiziaren prebentzioan atunaren onurak ikertzeko elkartasun kanpaina bat abiarazi du Bermeo Tuna World Capital ekimenak, Bermeoko Arrain Azoka elkartearen laguntzarekin. Parte hartu nahi duten pertsonek atuna jaten argazki bat egin behar dute eta sare sozialetara igo (instagram, facebook edo twitterrera) #Bermeotunaminbiziarenaurka edota #Bermeotunacontraelc√°ncer hashtag-arekin.

Igotako argazki bakoitzagatik BTWC-ek euro bat bideratuko du Minbiziaren Aurkako Elkartera, Bizkaiko CIC Biogune-Ciberehd zentroak atunaren kontsumoak gibeleko minbiziaren prebentzioan dituen onurak aztertzeko egingo duen ikerketa finantzatzeko.

#Bermeotunaminbiziarenaurka #Bermeotunacontraelc√°ncer kanpaina solidarioa gaurtik, maiatzaren 9tik, maiatzaren 20ra arte izango da eta atuna, ikerketa eta elkartasuna ardatz duen ekimen hau Bermeoko Arrain Azokaren protagonista garrantzitsua bilakatuko da maiatzaren 17, 18 eta 19an;izan ere, bertan Minbiziaren Aurkako Elkartea eta CIC Biogune zentroa stand batean egongo dira, euren lanaren berri emateko eta ikerketa honek duen garrantzia azaltzeko. Horrez gain, era ludiko batean jendeak atuna jaten argazkiak ateratzeko photocall-ak izango dituzte arrain azokaren hainbat eszenatokitan, besteak beste, Kofradia Zaharreko elkartasun gunean eta pintxoak jateko gunean.

DEIA

10 / 05 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0