Albisteak

Albistea

Gizon bat erreskatatu dute Gaztelugatxeko San Juanen

Segurtasun Sailak azaldu duenez, 12:00ak aldera baselizara igotzeko eskaileretatik erori da zauritua.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, gaur eguerdian gizonezko bat Gaztelugatxeko San Juaneko baselizaren igoerako eskaileretan erori eta zauritu egin da.

Sos Deiak 112 larrialdi zerbitzuak 12:00ak aldera abisua jaso ostean, larrialdietako hainbat baliabide mugiarazi dituzte. Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, gizonezkoak konortea galdu du erorketaren ondorioz, eta zaurituta gelditu da.

Gizona erreskatatzeko Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendi Taldeko agenteak helikopteroan hurreratu dira gunera. Zauritua salbatu ostean Gurutzetako ospitalera eraman dute helikoptero bidez.

HITZA

 

30 / 05 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0