Albisteak

Albistea

XV. Bermeo Uria Narrazio Lehiaketaren sari banaketa barikuan, ekainaren 7an

 

Joxe Miel Barandiaran Udal Liburutegiak antolatuta, XVI. Bermeo Uria Narrazio Lehiaketaren sari banaketa izan da barikuan, ekainaren 7an, Nestor Basterretxea aretoan. Haizea Eg├╝es (LH2, 4. maila), Agurne Bilbao (LH3, 5. maila), Naiara Diaz ( LH3, 6.maila), Igor de Prado (DBH 1. zikloa), Maite Garin (DBH 2. zikloa) eta Alaitz Diaz (Batxilergoa) izan dira aurtengo irabazleak. Sari bezala, liburuak, Luma liburu-dendan gastatzeko txeke bat eta diploma bat jaso dituzte.

Bigarren sailkatuek diplomak eta liburuak jaso dituzte eta honako hauek izan dira: Alaitz Gomez (LH2, 4. maila), Joseba Astorkiza (LH3, 5. maila), Ander Gomez (LH3, 6.maila), Araia Agirre (DBH 1.zikloa), Almike Alonso (DBH 2. zikloa) eta Ane Elezgarai (Batxilergoa). Horrez gain, finalistek diplomak jaso dituzte.

XVI. Bermeo Uria Narrazio Lehiaketan herriko ikastetxe guztietako ikasleek parte hartzen dute, hau da, 9 urtetik 18 urte bitarteko ume eta gazteek. Horrela, sariak kategorietan banatzen dira: LH 2 zikloa 4. maila, LH 3 zikloa 5. maila, LH3 zikloa 6. Maila, DBH 1 zikloa, DBH 2 zikloa eta batxilergoa. Sari banaketa ekitaldian egon dira, besteak beste, Benito Ibarrolaza, Bermeoko jarduneko alkateordea, eta Aingeru Astui, jarduneko Kultura zinegotzia.

 

10 / 06 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0