Albisteak

Albistea

Kolore berdea nagusitu da Urdaibai Eskubaloi Taldearen jaian

400 bat pertsona batu dira merezitako bukaera emateko, Santa Katalina Baseliza aurreko zelaian. Gaztetxoenek gogotsu hartu dute pankarta tailerra; zortzi parkarta margotu dituzte eta hurrengo denboraldiko partiduetan erabiliko dituzte.

Jai giroan agurtu dute Urdaibai Eskubaloi Taldeko kideek aurtengo denboraldia. Bermeotik Mundakara egindako mendi martxa eta gero, Santa Katalina Baseliza aurreko zelaian batu ziren taldeko jokalariak eta gurasoak, zapatuan [ekainaren 15a]. Guztira, 400 bat lagun elkartu ziren, eta klubeko arduradunek adierazi dutenez, eguraldia lagun, egunaren “balorazioa positiboa” izan zen: “Eguraldi ederra izan genuen eta horrek jendea etortzera animatu zuen. Euria egin izan balu, polikiroldegian ospatu beharko genuen jaia, eta gehiegi gara barruan egoteko…”.

Aurtengo jaialdiko berrikuntza nagusia pankarta tailerra izan da, eta gaztetxoenek gogotsu hartu zuten ekimena: “Guztira zortzi pankarta margotu genituen taldearen armarria eta kolore berdea nabarmenduz. Hurrengo urteko denboraldiko partidetan erabiliko ditugu”.

HITZA

20 / 06 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0