Albisteak

Albistea

Eguraldi aurreikuspena dela eta, bihar, ikasturte amaierako jaian, umeentzako parkea arratsaldean izango da eta ez da bitsik egongo

Bihar goizerako euria aurreikusten denez, hainbat aldaketa izango dira Bermeoko ikasturte amaierako jaian. Horrela, 12:00etarako aurreikusita zegoen bitsa bertan behera geldituko da, euriarekin ezin delako egin, eta umeentzako parkea, ‘monster’ ‘fort coyote’, txirrista, espazio ontzia, giza futbolina eta rokodromoarekin, goizean izan beharrean, arratsaldean izango da 16:00etatik 20:00etara.

Hori dela eta, aldaketa bat egongo da LH3 eta LH4ko neska-mutilen egitarauan, izan ere, goizean umeen parkean egotea aurreikusten zen. Horrela, LH3ko gaztetxoek LHko 1. eta 2. mailetakoekin batera, Eidabe taldearen eskutik, ‘Futbolariak eta printzesak’ ikuskizunarekin gozatzeko aukera izango dute 10:45ean Bermeoko Kafe Antzokian.

Bestalde, LH 4ko neska-mutilek LH 5. eta 6.mailetako gazteekin batera, ‘Zirika Zirkus’ taldearen eskutik, ‘Zinemaz Blai’ kale antzerkiarekin ondo pasatzeko aukera izango dute goizeko 10:45ean San Frantzisko Herri ikastetxean.

Haur hezkuntzako hiru eta bost urte bitarteko umeen kasuan ez dago aldaketarik eta ‘Tomaxen abenturak, azken balea’ pailazoen ikuskizuna ikusteko aukera izango dute goizeko 10:30ean Sagrado Corazón ikastetxean.

Bermeoko Udalak egun “polita” izango dela nabarmendu du, eta nagusi, ume eta gaztetxoak jai horretan mahoiez jantzita parte hartzera animatu ditu. Festa horrekin, ikastetxe guztietako umeak “ekintza batean elkartu nahi dira egun zoragarri bat igarotzeko”, adierazi du Bermeoko Udalak.

20 / 06 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0