Albisteak

Albistea

Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel irabazlea aukeratzeko epea uztailaren 4an amaituko da

Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel irabazlea aukeratzeko epea uztailaren 4an amaituko da. Bi kartel finalista daude, ‘Anton eta Josefin’ eta ‘¡Badatoz!’. Herritarrek bozkatu ahal izango dute Bermeoko Kultur etxean ezarriko den kutxan edo internet bidez: https://forms.gle/VZ5WfxsNTRLAhB3s7 eta facebook-en (https://www.facebook.com/BermeokoUdala). Kartel irabazlea uztailaren 5ean jakinaraziko da.

Pertsona bakoitzak baten bakarrik bozka dezake. Kutxan jasotako botoek %70eko balioa izango dute eta internet bidez jasotakoek %30a. Kartelen egileen nortasuna ezin izango da adierazi ez publikoki ezta sare sozialetan.

Aurten zortzi kartel aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaiak, -Jai Batzordeko kideek, Udaleko zinegotziek eta Barrueta Arte Elkarteko kideek osatutakoa-, horien artean aukeratu ditu kartel finalistak. Aukeraketa egiterako orduan kalitate artistikoa, originaltasuna, Bermeoko jai giroa adieraztea eta lehiaketaren oinarrietako ezaugarriak jasotzea (jai herrikoiak eta herritarrentzat izatea, parte-hartzaile eta sortzaileak, euskaldunak, feministak, solidarioak eta ekologistak) , besteak beste, baloratu izan dira.

Bi kartel finalistEN ARTEAN

Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel irabazlea aukeratzeko epea uztailaren 4an amaituko da

DEIA - 2019(e)ko ekainaren 26a, asteazkena - 10:30etan eguneratua

‘Anton eta Josefin’.

‘Anton eta Josefin’

‘Anton eta Josefin’.‘¡Badatoz!’.

BILBO. Andra Mari eta Santa Eufemia jaietako kartel irabazlea aukeratzeko epea uztailaren 4an amaituko da. Bi kartel finalista daude, ‘Anton eta Josefin’ eta ‘¡Badatoz!’. Herritarrek bozkatu ahal izango dute Bermeoko Kultur etxean ezarriko den kutxan edo internet bidez: https://forms.gle/VZ5WfxsNTRLAhB3s7 eta facebook-en (https://www.facebook.com/BermeokoUdala). Kartel irabazlea uztailaren 5ean jakinaraziko da.

Pertsona bakoitzak baten bakarrik bozka dezake. Kutxan jasotako botoek %70eko balioa izango dute eta internet bidez jasotakoek %30a. Kartelen egileen nortasuna ezin izango da adierazi ez publikoki ezta sare sozialetan.

Aurten zortzi kartel aurkeztu dira lehiaketara, eta epaimahaiak, -Jai Batzordeko kideek, Udaleko zinegotziek eta Barrueta Arte Elkarteko kideek osatutakoa-, horien artean aukeratu ditu kartel finalistak. Aukeraketa egiterako orduan kalitate artistikoa, originaltasuna, Bermeoko jai giroa adieraztea eta lehiaketaren oinarrietako ezaugarriak jasotzea (jai herrikoiak eta herritarrentzat izatea, parte-hartzaile eta sortzaileak, euskaldunak, feministak, solidarioak eta ekologistak) , besteak beste, baloratu izan dira.

Epaimahaiak adierazi duenez, aurkeztutako kartelak estilo oso ezberdinetakoak izan dira, agerian utziz Bermeon dagoen sormen gaitasun anitza. Epaimahaiak parte hartzaile guztiei eskerrak eman dizkie egindako lanagatik eta Bermeoko jaietako kartela aukeratzeko lehiaketan parte hartzeagatik.

Bi kartel finalistak Bermeoko Gizarte eta Kultura etxean egingo den erakusketan ikusi ahal izango dira astegunetan, uztailaren 4ra arte ( 9:00-14:00 eta 17:00-21:45).

DEIA

26 / 06 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0