Prensa

Prensa

Bekoportalak Euskaraldiaren irudia estreinatuko du, herritarrak Belarriprest eta Ahobizi izatera gonbidatzeko

Bekoportalak irudi berria estreinatu du, Euskaraldiaren irudia, hain zuzen ere, eta honekin Belarriprest eta Ahobizi izatera gonbidatzen ditu herritarrak; izan ere, Euskaraldiak jarraipena izango du aurten eta datorren urtean ere.

Horrela, irudi berri honekin Euskaraldiaren bigarren txanpari begira indarrak hartu nahi dira Bermeon, eta berrikuntzak ekarriko ditu bigarren aldi honek, herritarrek Belarriprest edo Ahobizi rolak hartzeaz gain, entitateek euskaraz aritzeko neurriak hartzeko prozesua abiatuko da eta laster hasiko dira horretarako prestaketa-lanak. Herritarrek eta erakundeek batera landuko dute eta, eguneroko bizitzan, inertziak aldatzea bilatzen da.

 

 

28 / 06 / 2019

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0