Albisteak

Albistea

Agintaldi berrirako Gobernu Taldea osatu Bermeoko Udalak

 Legegintzaldi berriari ekin dio Bermeoko Udaleko Gobernu Taldeak. Aste honetan ospatutako lehen bilkuraren ostean, Aritz Abaroa alkateak 2019-2023 epealdirako organigrama zehaztu du. Susmatu zitekeenez, Idoia Platas eta Maitane Leizaolak postu erabakiorrak izango dituzte. Platasek lehen alkateorde postua beteko du, Hirigintza, Obra eta Ingurumen saileko eta Ekonomia eta Ogasun saileko zinegotzi eskuordetua izango delarik. Leizaola, bestetik, bozeramailea eta Gobernu Taldearen eta Bermeoren ekonomiaren garapenagaz erlazionatutako proiektu estrategikoen koordinatzaile paperak hartuko ditu bere gain.

Bederatzi zinegotzi lortu zituen Euzko Alderdi Jeltzaleak iragan de maiatzeko26ko bozen ostean;EH Bilduk sei eskuratu zituen eta Guzan plataformak, beste bi. Eta jeltzale guztiek izango dute Gobernu Taldean erantzukizunak datozen lau urteetan. Hala, Jose Maria Larrozea Zerbitzu saileko eta Udaltzaingo saileko zinegotzi eskuordetua izango da, bigarren alkateorde izanik. Eta Alazne Zumeta, bestetik, hirugarren alkateorde izateaz gain, Kultura eta Hezkuntza, Gazteria, Langile eta Preben-tzino sailetako zinegotzi izango da. Azkenik, Antolakuntza eta Teknologia Barri saileko zinegotzi izango da Ibon Legarreta;Ziortza Irastorza Lugin-tza arduraduna izango da;Kepa Zumeta, Ekonomiaren Garapen, Turismo eta Behargintza eta Euskera sailetakoa;eta Gaizka San Pedro Kultura, Hezkuntza eta Gazteria sailetako albokoa izango da. “Udal gobernu batzarra astero elkartuko da, eta ohiko Osoko Bilkurak bi hilebetez behingo” ospatuko direla aurreratu dute, azkenengo barikuan egingo direlarik bilerak.

“LANEAN DAGOENEKO” Bermeoko Udaleko Gobernu Taldea “beharrean dabil dagoeneko, preminazko gaiei ekiteko, erabakiak hartuz, baina baita lehentasunak ezarriz be, hiru bloke handiren inguruan hainbat ekintza eta proiektu planifikatzeko: bizi-tza kalidatea, herri bizia eta nortasuna”, Aritz Abaroa alkateak zehaztu duenez. Bada, “gobernu honen helburua, beste ezer baino lehen, garbiketa, argiztapena, segurtasuna eta mugikortasuna hobetzera zuzendutako egitekoei ekitea da”. Abaroren esanetan, udal zerbitzuekin batera lanean hasi dira, eta “eta kaleko hezkuntza plan bat ere ari gara diseinatzen”. Beste zeregin baten ere ari dira burubelarri: Lokalbide programa definitzen eta martxan jartzen” ari dira, “alde zaharrean hutsik dauden lokaletan ekintzailetza bultzatzeko”.

DEIA

05 / 07 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0