Prensa

Prensa

Bermeoko Udalak eta bere organismo autonomoek ikastetxeei zuzendutako eskaintza zabaldu dute

Datorren ikasturtean zehar garatuko den eskaintza oso zabala izango da eta hainbat ekintza, programa eta baliabide aurreikusten ditu

 

Bermeon, 2019ko uztailaren 17an.- Bermeoko Udalak eta bere organismo autonomoek eskaintza zabala eskainiko dute ikastetxeentzako datorren ikasturterako. Guztira, bederatzi bloke definitu dira eta bakoitzak bere ekintza eta programa propioak izango ditu. Bermeoko alkate Aritz Abaroak eskaintza honen berri eman die ikastetxeetako irakasle, langile eta zuzendariei.

 

Garatuko diren ekintzak bederatzi ataletan banatu dira eta udaletik zein udalaren organismo autonomoetatik bideratuko dira: Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua (GOUP), Kirol Patronatua, Kultura eta Hezkuntza Saila, Euskara Saila, Gazteria Saila, Berdintasun Saila, Turismo, Merkataritza eta Behargintza Saila, Urigintza, Obrak eta Ingurumena Saila eta Antolakuntza eta Teknologia Barriak Saila.

 

Ekintza eta programa hauek helburu jakin batzuk lortzeko garatuko dira. Jarraian, bederatzi blokeak eta bakoitzaren helburuak, lerro nagusietan.

 

<u>Gizarte eta Ongizaterako Udal Patronatua (GOUP)</u>:

 

Bloke honen xede nagusia da adin txikikoak babestea heldutasun prozesuak dakartzan arrisku egoerei aurre egiteko estrategiak erakutsiz. Gainera, beren buruarekin eta gainontzekoekin lotura emozional osasuntsuak egitea da beste helburu nagusietako bat.

 

<u>Kirol Patronatua:</u>

 

Aisialdian kirol praktikak sustatzea eta ikasleak kirol jarduerarekin sentsibilizatzea da atal honen xede nagusia. Ikasle guztiek igeriketan ikasteko eta heziketa fisikorako hezkuntza egoki bat izateko aukera eskaintzea ere oso garrantzitsua da.

 

<u>Kultura eta Hezkuntza Saila</u>:

 

Bermeoko ohiturak sustatzea eta herriaren kultura bultzatzea da sail honek bere ekintza eta jardueretarako markatu dituen helburu nagusiak. Hau lortzeko, besteak beste, Bermeoko ondarea herritarrei ezagutaraztea ezinbestekotzat jo dute.

 

<u>Euskara Saila</u>:

 

Euskara Sailetik bideratuko diren egitasmoek ume eta gazteen artean euskararen erabilera indartzea, hizkuntza erabiltzeko aukerak ugaritzea eta euskararekiko atxikimendua handitzea dute helburu. Gainera, ikastetxeen normalkuntza planak indartu nahi dira. Azkenik, etxeetan hizkuntzaren transmisioa bultzatzeko ekintzak ere aurreikusten dira.   

 

<u>Gazteria Saila</u>:

 

Drogen menpekotasuna ekiditeko, adikzioei aurre hartzeko, ohitura osasungarriak bultzatzeko eta gazteei laguntza eta informazioa eskaintzeko hainbat ekimen eta jarduera definitu dira, besteak beste. 

 

<u>Berdintasun Saila</u>:

 

Berdintasuna gizarte-balio gisa aitortzeko ekimenak egingo dira. Gainera, berdintasunaren gaineko hainbat sentsibilizazio kanpaina ere antolatuko dira.

 

<u>Turismo, Merkataritza eta Behargintza Saila</u>:

 

Bermeoko ondarea herritarrei ezagutarazteko programak egingo dira ikasturtean zehar.

 

<u>Urigintza, Obrak eta Ingurumena Saila</u>:

 

Jasangarritasunaren garrantzia azpimarratzeko sentsibilizazio ekimenak egingo dira. Ingurumen arazoen konponbidean parte hartzeko motibazioa eta konpromisoa bilatu nahi dira.

 

<u>Antolakuntza eta Teknologia Barriak Saila</u>:

 

Udalak ikastetxeei elektronikoki tramitatzeko aukerak eskaini, aurkeztu eta martxan jartzeko erraztasunak eman nahi ditu. Horretarako hainbat ekintza egingo dira.

17 / 07 / 2019

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0