Albisteak

Albistea

Nazioarteko Musika Asteak bost emanaldi dakartza Bermeora

Musika estilo ezberdinak bost egunetan zehar. Urtero uda partean antolatzen den Musika Asteak horixe ekarriko du Bermeora abuztuaren 5etik 9ra arteko programan. Udaleko arduradunek asteon eman dute emanaldien gaineko informazioa, Kultura eta Hezkuntza zinegotzi Alazne Zumeta bertan zela. Abuztuaren 9koa ez ezik, beste guztiak doakoak izango direla aurreratu dute. “Aurten ere, gustu guztietarako eskaintza egongo” dela azpimarratu dute.

Zehaztu dutenez, “abuztuaren 9ko kontzertua kenduta -Bermeoko Kafe Antzokian ospattuko dena-, gainon-tzekoak Santa Maria elizan egingo dira arratsaldeko 20:00etatik aurrera eta sarrera doakoa izango da”. Tangoa, Tanar Quartetik eskutik;zein Bilbao Orkestra Sinfonikoaren ikuskizunak izango dira gozagarri nagusiak, baina ez bakarrak. Izan ere, Bermeoko Izaro Abesbatzak ere presentzia izango duelako, baita Thierry Biscary behenafarraren Manez eta Kobreak taldeak ere.

Musika Astea abuztuaren 5ean hasiko da eta protagonista nagusia gaur egunean Bilboko Orkestra Sinfonikoan ari den Azerbaijango Azer Lyutfaliev biolinista izango da. Bere ondoan izango dira maria Zubimendi de la Hoz, Mariano Santamaria eta Cristopher Filler, laukotea eratuz, eta Astor Piazolla handiari omenaldia eginez. Abuztuaren 6an, berriz, doinuak zeharo desberdinak izango dira, Izaro Abesbatzeko ahots zuriek hartuko baitute Santa Maria eliza. Polifonia, euskal kanta zein pop kantak izango dituzte kantagai. Hurrengoko egunean, abuztuaren 7an, Magna boskotea izango da taulagainean. Nikolas Zubia, Iker Urreta, Asier Urreta, Iñigo Sarasola eta Joaquin Francisco Diazek osatutako haizezko metal boskotearen txanda izango da. Abuztuaren 8an, azkenik, doako azken kontzertua eskainiko da, kasu honetan Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eskutik, beti ere Lucia Marinen gidaritzapena. Errepertorioari dagokionez, kon-tzertua flauta eta orkestrarako izangpo da eta Carl Stamitz, Walter Lebermann eta Antonin Dvoraken lanak interpretatuko dituzte.

DEIA

29 / 07 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0