Albisteak

Albistea

Durango, Bermeo eta Gernikako arreta integraleko bulegoek 143.418 bisita izan dituzte

Bulego hauek foru erakundearekin kudeaketak, izapideak eta kontsultak egiteko aukera ematen dituzte Bilbora joan gabe

Durango, Bermeo eta Gernikako arreta integraleko bulegoek 143.418 bisita izan dituzte ireki zirenetik. Bulego hauek foru erakundearekin kudeaketak, izapideak eta kontsultak egiteko aukera ematen dituzte Bilbora joan gabe.  Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak, gogorarazi du abian jarri zen lehena Durangoko bulegoa izan zela, gero arrakastarekin Busturialdera ere zabaldu den eta laster Enkarterriko herritarrei zerbitzua emateko ere irekita egongo den ereduarekin: "Durango, Bermeo eta Gernikan dauden Bizkaiko Foru Aldundiaren eskualdeetako arretarako bulegoek 178.826 tramite egitea bideratu dute irekita daudenetik. Durangokoa 2016ko azaroan zabaldu zen eta aitzindaria izan zen herritarrei arreta eskaintzeko eta bizkaitarren Aldundiarekiko harremanak bideratzeko eredu berri honi dagokionez. Ostean zabaldu ziren Bermeokoa, 2018ko maiatzean, eta Gernikakoa, joan den urtarrilean. Eta laster Balmasedako bulegoa irekiko da Enkarterri osoari zerbitzua emateko. Bulego hauek herritarrei zerbitzua ematen ari dira eta aukera eskaintzen dute arreta jasotzeko eta tramiteak egiteko Bilbora etorri gabe. Ogasun Saileko tramiteak, nekazaritzakoak, ziurtagiriak eskatzea, gizarte prestazioak, kontsultak... eta, aldi berean, bidea ematen dute bulegotik bertatik tramiteak online egiteko", azaldu du Bengoetxeak. Zergen arloko izapideak, hala orokorrak nola espezializatuak, dira tramite eta bisita gehien pilatzen dituztenak. Horien atzetik datoz nekazaritzaren-abeltzaintzaren arlokoak. Ireki zenetik eta 2019ko ekainaren 30era arte Durangokoan 156.951 izapide burutu dituzte;horietatik % 63,48 tramite orokorrak izan dira eta, horien artean, % 38,7 zergen arlokoak eta % 16,8 nekazaritzakoak. Bermeon 11.334 arreta-ekintza zenbatu dira eta horietatik 7.399 tramite orokorrak izan dira eta, kasu honetan, horien artean % 48,6 zergen arloko tramiteak eta % 9,3 nekazaritzakoak. Gernikari dagokionez guztira arreta jaso dutenak 10.541 izan dira eta ireki denetik ekaina itxi arte 3.660 tramite orokorrak izan dira eta horien barruan % 13,5 zergen arlokoak eta % 19,3 nekazaritzakoak. Eskualdeetan arreta eskaintzeko bulego integraletan egin daitezkeen 150 baino kudeaketa gehiago horien katalogoan, besteak beste, honako hauek sartzen dira;erregistroa;ereduak, ordainketa-gutunak eta ziurtagiriak biltzea;helbideratzeak;inprimakien salmenta edo zergei, diru-laguntzei eta baimen eta lizentziei buruzko informazioa ematea.

DEIA

06 / 08 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0