Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak eta Gurutze Gorriak lankidetza hitzarmena sinatu dute

Bermeoko Udalak eta Gurutze Gorriak lankidetza hitzarmena sinatu dute. Itunaren helburua da bermeotarren bizitza kalitatea hobetzea da Bermeok 20.000 euro emango dizkio giza laguntza elkarteari.

Arreta berezia eskainiko zaie baztertzeko arriskuan dauden eta gizarteratzeko zailtasunak dituzten kolektiboei. Premisa horretan oinarrituta, adinekoei eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsonei eta familiei zuzendutako jarduerak eta programak egingo dira. Horrez gain, Gurutze Gorriak prebentzio zerbitzuak egingo ditu eta osasun arreta eskainiko du larrialdi egoeretan.

Udalerriko adinekoen autonomia sustatzeko, euren ohiko ingurunean jarraitzeko eta bizitza kalitatea hobetzeko xedez, Gurutze Gorriak tokiko gertutasun programa jarriko du martxan, telefono deien eta boluntarioen bisiten bitartez.

Zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen eta familien beharrei erantzuteko, Bermeoko Udalak eta Gurutze Gorriak energia pobreziarekin, elikagaien eta higiene loteen eta umeentzako produktuen banaketarekin erlazionatutako kanpainetan arituko dira elkarlanean, urtean zehar, garai jakin batzuetan, egingo diren kanpaina puntualen bidez (eskolako materiala;gosariak eta askariak;eta jostailuak).

Halaber, Gurutze Gorria Bermeoko Udalarekin lankidetzan arituko da, prebentzio zerbitzuak eta larrialdi egoeretan osasun arreta eskainiz, lurrean zein itsasoan, haren esku jarriz bere azpiegitura, baliabide materialak eta profesionalak eta, garrantitsuena, giza elementua: bere boluntarioak.

Aipatutako programak eta jarduerak aurrera eraman ahal izateko, Bermeoko Udalak 20.000€ emango dizkio Gurutze Gorriari.

Gaur goizean egin den akordioaren sinadura ekitaldian Aritz Abaroa Bermeoko alkateak eta Josu Perón Bermeoko Gurutze Gorriaren presidenteak hartu dute parte.

DEIA

08 / 08 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0