Albisteak

Albistea

Aranzadi Zientzia Elkarteak iaz Izaro uhartean kudeatutako hegazti migrazioen inguruko proiektua martxan da aurten berriro ere

Aranzadi Zientzia Elkarteak iaz Izaro uhartean (Bermeo) kudeatutako hegazti migrazioen inguruko proiektua martxan da aurten berriro ere. Bertan euskal zientzia erakundeak, Urdaibai Bird Centerrekin batera hartzen du esku. Gainera, egitasmo honek Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bermeoko Udalaren, Jaurlaritzaren eta Maier konpainiaren laguntza jasotzen du.

Iaz jorratutako lanaren jarraipena da hauxe. Luis Betanzos Aranzadi elkarteko hornitologia saileko ordezkariak Bizkaia Irratira azaldu zuenez proiektu honek uharte txikiek, itsasoa zeharkatzen duten hegazti migratzaileentzat duten geltoki izaera aztertzeko abiapuntua da.

Iaz lau pertsona egon ziren proiektuan lan egiten. Talde honek astebeteko txandak jorratu zituen. Txoriek urterik behin bi migrazio garrantzitsu egiten dituzte: udaberrian Afrikatik iparraldera egiten dutena eta gero, hegoalderantz egiten dutena. Mota honetako ikerketak beste herrialde batzuetan baten baino gehiagotan egin dira. Edonola ere, euskal lurraldean egiten den lehendabiziko aldia da.

Izaro Uhartean txori ezberdinak harrapatzen dituzte sare berezi baten bitartez eta bertan sartzen diren txoriak aztertu egiten dituzte. Izaro uharteko zerk erakartzen dituen txoriak ikertzen dihardute. Hainbat datu jorratzen dituzte: zein egoeratan iristen diren uhartera, zein espezie gelditzen diren bertan etab.

Bakoitzari eraztun bat ipintzen diote, txori hauek identifikatuta edukitzeko helburuarekin. Zenbaki hauek txorien tamainaren arabera izaten dira. Zer adin duen, mokoa eta lumak aztertu eta ondoren askatu egiten dituzte. Iaz 2.297 eraztun ipini zituzten.

Aranzadi Zientzia Elkartea irabazi asmorik gabeko elkarte zientifiko bat da eta natur zein giza ingurunearen ikerketa zientifikoa eta lortutako emaitzen dibulgazioa ditu helburu. 1947an sortu zen, eta izena Telesforo de Aranzadi ikertzaile handiaren omenez datorkio.

Azterketa eta Ikerketa Zentro moduan eratuta, Aranzadi komunitate zientifikorako erreferente bihurtu da, 2001ean Erabilgarritasun Publikoko Erakunde aitortu izanak erakusten duen moduan.

EL CORREO

09 / 08 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0