Albisteak

Albistea

Bizkaiko 150.000 fededunek baino gehiagok bisitatuko dute Begoñako basilika

Bermeoko Sollube 707 mendigoizale elkarteak antolatutako ibilaldian parte hartuko dutenek 30 kilometro baino gehiago egingo dituzte.

150.000 fededun baino gehiago joango dira Begoñako basilikara gaur eta bihar. Horietako asko gauean joango dira, oinez, Bizkaiko Andre Mariaren ospakizun oro Begoñako Andre Mariarekin lotzen duen tradizioa errespetatuz.

Santutegiarekin koordinatuta, Begoñako kofradiak jendearen parte-hartzea bultzatzen du erromesaldian, eta tenplua etengabe irekita izatea ziurtatzen du.

Santutegia irekita egongo da gau osoan, 'Amatxu' ikusteko eta otoi egiteko aukera emanez fededunei goizaldean, lauretako meza jendetsua hasi baino lehen.

Goizeko ordu batetik aurrera, Begoñako kofradiako bi anaikidek Jasokundearen Bederatzigarreneko testuak irakurriko dituzte euskaraz eta gaztelaniaz. Bederatzigarren horren atal bat irakurriko da hamabost minutuero, bederatzi egunak osatu arte.

Hamabietako meza jendetsuan kofradiako kideek jaunartzea egingo dutenei lagunduko diete. Aldi berean, mezaren amaieran korridore bat zabalduko dute 'Amatxu'-ren aurrean dantza egingo duten dantzarientzat.

Bermeoko Sollube 707 mendigoizale elkarteak antolatutako ibilaldian parte hartuko dutenek 30 kilometro baino gehiago egingo dituzte. 20:00etan irtengo dira eguneko lehen mezara iristeko.

Sabino Bilbao bermeotarrak 13 urte daramatza gaueko ibilaldia antolatzen. Kostaldeko hiribilduko frantziskotarren plazatik (Taraska) abiatuta, Almika, Sollube, Meñakabarrena, Soietxe eta Gamiz igaroko dituzte Bilborako bidean. Ibilbideko azken zatia Donejakue Bidetik egingo dute.

EITB

14 / 08 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0