Albisteak

Albistea

"Hegaztien gasolindegia"

Hegazti migratzaileek atsedena hartzeko lekuak behar dituzte. Izaro uhartea da Kantauri itsasoa zeharkatzen dutenen geralekuetako bat. Hori aprobetxatu dute Aranzadikoek ikerketa bat egiteko. 2019ko kanpainan 1.162 hegazti eraztundu dituzte: txio horiak, argi oilarrak eta kaio hankahoriak harrapatu dituzte.

Bermeotarrentzat Izaro irla herriko altxorra da: herriko mugak markatzen ditu, eta, aldi berean, bermeotarren artean zabaldutako dozenaka istorio eta kondairaren iturri da. Baina ez hori bakarrik. Bermeoko eta Urdaibaiko kostaldeko ikur hori, gizakien altxorra bakarrik izan beharrean, migrazio luzeak egiten dituzten hainbat hegazti espezieren oasia ere bada. Hain zuzen ere, Europan umatu eta negua Afrika tropikalean igarotzen duten hegazti transahararrek Kantauri itsasoa zeharkatu ostean begibistan edukitzen duten lehorreko lehen gunea da.Hori dela eta, azken bi urteetan Izaro irla ornitologia ikerketa berezi baten epizentro bilakatu da.Aranzadi zientzia elkartearen ornitologia saileko eta Urdaibai Bird Center zentroko adituek, Izarok hegazti horientzat izan ahal dituen berezitasunak kontuan hartuta, uharteak hegazti migratzaileentzat duen geltoki funtzioa aztertu eta ikertzeko proiektua abian jarri zuten 2017an Bizkaiko Diputazioaren.

Eusko Jaurlaritzaren, Bermeoko Udalaren eta Ajangizko Maier kooperatibaren laguntzarekin. Proiektuak 1988an Italian egindakoPiccole Isoleizeneko ekimena hartu du abiapuntu bezala. Italiako Fauna Basatiaren Institutuak aurrera eramandako ekimenak hegazti migratzaileen bidaia luzeetan irlek daukaten garrantzia ikertu eta agerian jartzea zuen helburutzat.LuisBetanzos Aranzadi zientzia elkarteko Ornitologia saileko kidea da Izaron egindako ikerketen arduradunetako bat. Betanzosen esanetan, bere kide batek Izarok hegazti migratzaileentzat duen garrantzia azpimarratu ostean hasi zen sortzen proiektua. 2011. urtean izan zen, eta Menorcako (Herrialde Katalanak) eraztuntzaile bat izan zen ideia proposatu ziona. 2017an, Bizkaiko Foru Aldundiaren baimenak lortu ondoren, Betanzosek eta ikertzaile talde batek lau egun eman zituen uhartean laginketa saio bat egiteko.Aranzadiko adituak azaldu duenez, hegaztiek geldialdia egiten dute ikusten duten lehen lur zatian. Kostaldea Izarotik oso gertu dagoen arren, ohituraz irlan geratzen dira, eta horrek eraztuntze lanak egiteko eremu aproposa bilakatzen du. 2017ko egun horietan zehar 170 txori inguru harrapatu zituen ikertzaile taldeak, tokikoak zein migratzaileak. Emaitza onak ikusita, hurrengo urterako ikerketa proiektu handiagoa antolatzeari ekin zioten, eta horrela jaioa zen gaur egun martxan dagoen ikerketa egitasmoa.

Eusko Jaurlaritzaren, Bermeoko Udalaren eta Ajangizko Maier kooperatibaren laguntzarekin. Proiektuak 1988an Italian egindakoPiccole Isoleizeneko ekimena hartu du abiapuntu bezala. Italiako Fauna Basatiaren Institutuak aurrera eramandako ekimenak hegazti migratzaileen bidaia luzeetan irlek daukaten garrantzia ikertu eta agerian jartzea zuen helburutzat.LuisBetanzos Aranzadi zientzia elkarteko Ornitologia saileko kidea da Izaron egindako ikerketen arduradunetako bat. Betanzosen esanetan, bere kide batek Izarok hegazti migratzaileentzat duen garrantzia azpimarratu ostean hasi zen sortzen proiektua. 2011. urtean izan zen, eta Menorcako (Herrialde Katalanak) eraztuntzaile bat izan zen ideia proposatu ziona. 2017an, Bizkaiko Foru Aldundiaren baimenak lortu ondoren, Betanzosek eta ikertzaile talde batek lau egun eman zituen uhartean laginketa saio bat egiteko.Aranzadiko adituak azaldu duenez, hegaztiek geldialdia egiten dute ikusten duten lehen lur zatian. Kostaldea Izarotik oso gertu dagoen arren, ohituraz irlan geratzen dira, eta horrek eraztuntze lanak egiteko eremu aproposa bilakatzen du. 2017ko egun horietan zehar 170 txori inguru harrapatu zituen ikertzaile taldeak, tokikoak zein migratzaileak. Emaitza onak ikusita, hurrengo urterako ikerketa proiektu handiagoa antolatzeari ekin zioten, eta horrela jaio zen gaur egun martxan dagoen ikerketa egitasmoa.Ordutik hona, birritan izan dira ikertzailez eta eraztuntzailez osatutako taldeak Izaron lanean. Azken eraztuntze kanpaina oraintsu bukatu dute: abuztuaren 4tik irailaren 4ra arte hogei boluntarioren lantokia eta bizilekua izan da Izaro uhartea.Eraztuntze kanpainaLau pertsonatako txandatan banatuta, boluntarioek egunak igaro izaten dituzte uhartean bizitzen. Proiektuak Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako zein Extremadura, Madril, Andaluzia (Espainia) eta Menorcako (Herrialde Katalanak) boluntarioak batu ditu.

BUSTURIALDEKO HITZA

23 / 09 / 2019

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0