Prensa

Prensa

Bermeok 2020ko Euskaraldiari heldu dio

  • Urriaren 30ean osatuko da 2020ko Euskaraldiaren batzordea eta bertan edozein herritarrek parte hartu ahal izango du
  • Bileran, besteak beste, 2018ko edizioko ondorioak eta emaitzak aztertu, 2019ko Euskararen Egunerako proposamena ezagutu eta 2020ko Euskaraldiaren edizioa aurkeztuko dira 

 

Bermeon, 2019ko urriaren 28an.- Bermeok Euskaraldiaren bigarren edizioari bete-betean heldu dio. Izan ere, urriaren 30ean herrian ekimen hau aurrera eramango duen batzordea eratuko da. Euskaltzaleek, herriko elkarteetako ordezkariek eta Udalak osotuko dute batzordea. Udalak biztanleen parte hartzea bilatzen du, 2018ko edizioan egin zen bezala. Honetarako, deialdi irekia zabaldu du, nahi duenak batzordean parte hartu dezan.

 

Bilera Bermeoko Kultura Etxeko Gaztelekuan egingo da eta, bertan, hainbat gai jorratuko dira. Alde batetik, 2018ko Euskaraldian ikasitakoen inguruan ariko da batzordea eta ondorio eta emaitzak aurkezteko hitzaldiaren berri emango da. Aurreko esperientziatik ikasitakoa mahai gainean jarri nahi da, bigarren edizioa ahalik eta hoberen atera dadin.

 

Euskaraldiaren lehen edizioa aztertu ostean, aurtengo Euskararen Egunaren gaiari ekingo zaio. Proposamena aztertuko da. Ondoren, 2020 Euskaraldia aurkeztuko da, parte hartzaileek xehetasunak ezagutu ditzaten. Bukatzeko, batzordeak lanerako metodologia bat definituko du, bilduko den egunak eta orduak zehaztuz.

28 / 10 / 2019

Otras noticias

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0