Prensa

Prensa

Bermeoko auzoetan egingo diren hainbat hobekuntza lan hasi dira dagoeneko

Argiteria hobetzea, bideak asfaltatzea eta kanalizazio hobe bat lortzea dute helburu lan hauek

Hau guztia aurrera eramateko 75.000 euro baino gehiago inbertituko dira 

Bermeon, 2019ko abenduaren 4ean.- Bermeoko Udal Gobernuak hiru helburu estrategiko markatu zituen 2019-2022 agintaldirako: ‘Bizi kalitatea’, ‘Herri bizia’ eta ‘Kudeaketa arduratsua eta nortasuna’. Halaber, hiru helburu estrategiko hauek garatzeko, hainbat ‘azpi-eremu’ zehaztu zituen. Bada, ‘azpi-eremu’ hauetan definitu ziren zenbait lan hasi dira dagoeneko.

Arene eta San Miguel auzoetan argiteria hobetzeko kontratua esleitu eta lanak egiten hasi dira. Izan ere, hainbat argi puntu berri jarri dira aipatu auzoetan eta beste batzuk jartzeko prozesuan daude. Bi auzo hauetan argiteria hobetzeko 54.751,71 euro inbertituko dira.

Gainera, Artike auzoan, azaleko isurketaren kanalizazio berria egin da. Helburua da Enpare baserritik datozen urak hartzea eta errekara behar bezala isurtzea.  Lan hauek guztiak aurrera eramateko 7.727,15 euroko inbertsioa egingo da.

Aste honetan bertan, gainera, Agarre auzoko bidea asfaltatu da. Udal Gobernuak auzoetako irisgarritasuna hobetzeko helburua markatu zuen eta lehenbiziko pausuak ematen hasi da.  Errepidea hobetzeko 15.905,14 euro inbertituko dira.

 

04 / 12 / 2019

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0