Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak 2021eko aratusteei begira ekimen berezia prestatu du

Herritarrei aurreko urteetako argazkiak bidaltzeko deia luzatu die eta, hauekin guztiekin, kanal ezberdinetatik zabalduko den bideo bat prestatuko du

Bermeon, 2021eko otsailaren 5ean.- Bermeoko Udalak 2021eko aratusteei begira ekimen berezia prestatu du. Izan ere, bermeotarrei eskatu die, otsailaren 8tik 12ra (14:00ak baino lehen) bitartean etxean dituzten aurreko urteetako argazkiak jaibatzordea@bermeo.eus helbide elektronikora bidaltzeko. Mezu bakoitzean argazki bakarra bidali behar da, eta pertsonako gehienez lau argazki. Helburua da jasotzen den materialarekin bideo bat egitea eta aratuste martitzenean (otsailak 16) kanal ezberdinetatik zabaltzea. Animatu zaitez eta bidali zure argazki hoberenak!

“Bermeok bizi duen egungo egoera dela eta aurten ezinezkoa izango da aratusteak ospatzea. Hala ere, egun honek herrian duen garrantzia kontutan hartuta, ekimen berezi hau egitea erabaki da”, azaldu du Kultura zinegotzi Alazne Zumetak.

Honela, Udalak herritarrei deia luzatzen die euren argazkiak bidaltzeko (horizontalean eta ahalik eta kalitate handienarekin argitaratu ahal izateko) eta, hauekin, bideo berezi bat prestatuko du. Bideoa Udalaren sare sozialetan eta Oizmendi Telebistan emitituko da aratuste martitzen arratsaldean. “Seguru gaude bermeotarrek argazki bikainak dituztela etxean. Bada, animatu bidaltzera!”, bukatu du Zumetak. 

Azkenik, osasun eta segurtasun neurriak direla eta, otsailerako aurreikusita zeuden ekitaldi kultural guztiak atzeratzea erabaki da. Datozen asteotan, eta betiere egoeraren arabera, data berriak iragarriko dira.

05 / 02 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0