Prensa

Prensa

Bermeoko Udal Liburutegiak itzulketen eta maileguen zerbitzuak martxan jarriko ditu astelehenetik aurrera

Erabiltzaileek etxean duten materiala itzuli edota berria hartu ahal izango dute, hitzordua eskatu ondoren

Bermeon, 2021eko otsailaren 5ean.- Bermeoko Udal Liburutegiak bi zerbitzu jarriko ditu martxan astelehenetik aurrera: itzulketena eta maileguena, hain zuzen ere. Honela, liburutegiko erabiltzaileek etxean duten materiala itzuli edota berria hartu ahal izango dute. Hori bai, hitzordua eskatu ondoren. Ordutegia goizez izango da, 9:00etatik 14:00etara, bai itzulketak egiteko eta baita material berria hartzeko.

Bi zerbitzu hauek erabiltzeko prozedura honakoa izango da. Lehenik eta behin, erabiltzailea liburutegiarekin harremanetan jarri beharko da korreo elektronikoz (liburutegia@bermeo.eus) edo telefonoz (946 179 151). Hori eginda, itzuliko duen edo nahi duen materiala zehaztu beharko du. Azkenik, liburutegiko langileek eguna eta ordua zehaztuko diote eta bertara hurbildu beharko da material hori hartu edo uzteko. Noski, behar beharrezkoa izango da indarrean dauden segurtasun eta osasun neurriak betetzea. Materialek, gainera, osasun garantia guztiak beteko dituzte eta %100ean seguruak izango dira.

05 / 02 / 2021

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0