Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak Bermesex zerbitzua indartu egin du ikasturte honetan sexualitate heziketa afektibo tailer kopurua handituz eta aholkularitza zerbitzua ikastetxeetara hurbilduz

Bermeon, 2021eko otsailaren 26an.- Bermeoko Udalaren Sexologia Orientazio Zerbitzuak, Bermesex-ek, 2020/2021 ikasturte honetan sexualitate heziketa afektibo tailerrak eskainiko ditu herriko lehen eta bigarren zikloko ikastetxe guztietan. Denetara, 100 tailer baino gehiago eskainiko dira.

San Frantzisko herri ikastetxean eta Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutoan (OLHUI) urtarrilean burutu ziren tailerrak. Herri ikastetxean, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle guztiek (56 ikasle) parte hartu dute tailerretan. Bestetik, OLHUIko lehen mailako 21 ikasleei zuzendu zaizkie aipatu tailerrak.

Bermeoko Sagrado Corazón ikastetxean otsailean zehar izan dira tailerrak, DBH2. eta DBH4. mailetako 100tik gora ikasleei zuzenduta. Guztira, sexualitate heziketa afektiboak burutzeko 55 minutuko 16 saio burutu dira ikastetxe horretan. Gainera, maila horietako ikasleen gurasoei zuzendutako bilera telematikoak egin dira.

Irakasleen balorazioa “oso positiboa” izan da eta ikasleek ere “oso dibertigarria” izan dela eta “asko ikasi dutela” adierazi dute. Bermesex zerbitzuak norbanako sexualitatea modu onuragarrien eta positiboen bizitzeko baliabideak sortzea dauka helburu nagusi, jendartearen  aniztasuna errespetatuz.

Martxoan, Eleizalde ikastolako DBH2 eta DBH4. mailetako ikasleengana (127 ikasle) hurbilduko da zerbitzua eta apirilean, berriz, Arozena-Barrueta Institutuko DBH2 eta DBH4. mailetako ikasleengana hurreratuko da, 120 ikasleengana, hain zuzen. Bukatzeko, maiatzean Eleizalde ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleak (47 ikasle) parte hartu ahal izango dute tailerretan. Ikastetxe bi hauetan, gainera, aholkularitza zerbitzua eskainiko da ikastetxean bertan, aurreko ikasturtean bezala.

Aurrez-aurreko aholkularitza zerbitzua berriro martxan

Horrez gain, ikasturte osoan zehar Bermesex zerbitzuarekin harremanetan jartzeko telefono zenbakia 644 898 661 eta posta elektronikoa bermesex@bermeo.eus erabili ahal dute.

Gainera, herriko gazte, heldu, irakasle, guraso, hezitzaileei… aurrez-aurreko arreta zerbitzua eskaintzen die, barikuetan, hamabostean behin, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxeko 2. solairuan, 16:00etatik 17:30era. Pandemiaren eraginez eta Bermeo eremu gorrian egon den bitartean zerbitzua telematikoki bakarrik eman da baina gaurtik aurrera berriro ere aurrez-aurreko zerbitzua bueltatuko da. Bermesex zerbitzua doakoa eta konfidentziala da.

Bermesex zerbitzua sare sozialetan:

- Skype: orientazio.zerbitzua

- Facebook: Orienta Zerbitzua

- Twitter: @sexorienta

- Instagram: @sexorienta

26 / 02 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0