Albistea
Sexu-joera Askapenaren Nazioarteko Egunean (Ekainaren 28an), Udalak, giza eskubideekin duen konpromisoa berresten du
Bizikidetza eta eskubideak aldarrikatzen ditu, aniztasunetik, errespetua ardatz, euskal gizartearen aurrean
Bermeon, 2021eko ekainaren 25ean.- Bermeoko Udalak aho batez erabaki du LGTBI+ pertsonen eskubideekin konpromisoa berrestea datorren hilaren 28an ospatuko den Sexu-joera Askapenaren Nazioarteko Egunari begira. Udaleko alderdi politiko guztien adostasunarekin diskriminazioa jasaten duten LGTBI+ persona guztiei, sozialki, psikologikoki, juridikoki eta ekonomikoki laguntzeko beharrezko baliabide guztiak emateko konpromisoa hartu du.
Baina konpromisoa ez da horretan gelditzen soilik, Udalak gainera, haurrak eta nerabe trasnsexualak babesteko neurriak ezarrriko ditu, bereziki trans errealitatea barne hartzen duten hezkidetza-prozesu, gizarte eta hezkuntza eragileekin batera. Horren haritik, herritar guztiak animatzen ditu kolektibo horiek deitzen dituzten ekitaldietan parte hartzera. Halaber, Udala, homofobia, lesbofobia, bifobia eta transfobia desagerrarazteko lan egiten dutenen eragileekin elkarlanean arituko da errespetua eta elkarbizitza oinarri izango dituen bizilagunak lortu aldera.
Egun seinalatu honetan sexu-askapenaren alde lortzen ari garen aurrerapen guztiak ospatu behar direla azpimarratu du Udalak, euskal gizartea horretara animatuz, ahaztu gabe gizarte osoaren lana dela erne ibiltzea, horren alde borrokatzen jarraitzea, gizaki guztiak askatasunean bizi ahal izateko.
010 (94 617 91 00)