Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak aurreko egunetako jarrera desegoki, kezkagarri eta salagarriak gaitzesten ditu

Bermeon, 2021eko irailaren 13an.- Bermeoko Udalak aurreko egun hauetan herriko hainbat gunetan ikusitako jarrera desegoki, kezkagarri eta salagarriak erabat gaitzesten ditu. Herritarrekin, ostalariekin eta dendariekin egindako lan prebentiboak emaitza onak eman baditu ere, eta egun hauetan zehar ezarritako dispositibo bereziak eskuhartze asko egin baditu ere, guztion betebeharra da arauak errespetatzea eta, tamalez,  hainbatek  ez dute bere betebeharra bete eta hainbat jarrera ez-solidario ikusi ahal izan ditugu.

Bermeoko Udalak arauak bete eta betearazteko etengabeko lanean segituko du eta herritarrei eskatzen die ahalegin berezia egiteko. Herri honek ez du jarrera inzibikorik nahi eta ez ditu onartuko! Guztion ardura da indarrean dauden segurtasun eta osasun neurriak betetzea eta gure bizilagunak eta herria bera zaintzea. Denon konpromisorik gabe ezinezkoa izango da aurrera egitea, osasun egoera hobetzea eta herri txukun bat izatea.

Era berean, udalak eskerrak eman nahi dizkie egun hauetan zehar lanean dabiltzan segurtasun eta garbitasun zerbitzuetako langileei eta, noski, jaiegunak alde batera utzi eta indarrean dauden neurriak betetzen dituzten eta gehiengoa diren bermeotarrei.

13 / 09 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0