Albisteak

Albistea

Bermeoko Udalak Artika, Agirre eta San Miguel auzoetako hainbat bide asfaltatuko ditu

-Horretaz gain, herriko auzoetan zehar errepideetan egon daitezkeen zulo edo akatsak estaltzeko 20 tona brea erosi dira   

-Lan hauek biak egiteko 40.000 euroko inbertsioa egingo da

Bermeon, 2021eko abenduaren 2an.-  Bermeoko Udalak Artika, Agirre eta San Miguel auzoetako hainbat bide asfaltatuko ditu. Horretaz gain, herriko auzoetan zehar errepideetan egon daitezkeen zulo edo akatsak estaltzeko 20 tona brea erosi dira. Lan hauek biak egiteko 40.000 euroko inbertsioa egingo da.

Auzoetan asfaltatuko diren bideak izango dira:

- Artika (Fandanguene baserrira doan bidea)

- Agirre (Errotatxu baserrira doan bidea)

- San Miguel (Egi baserrira doan bidea)

“Gure helburua da Bermeoko auzoetako herritarren bizi kalitatea eta segurtasuna hobetzea eta auzo hauetarako irisgarritasuna hobetzea. Bide berean doaz egunotan hasi ditugun Zarragoitxiko igoerako horma egonkortzeko lanak. Lan hauetara 15.500€ bideratu ditu udalak. Bagoaz, beraz, pixkanaka helburu hauek betetzen”, esan du Bermeoko alkate Aritz Abaroak.

02 / 12 / 2021

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0