Albisteak

Albistea

Gaztedi Busturialdeak 20.000 euro banatu ditu eskualdeko 8 gazte-enpresa sendotzeko diru-laguntzetan

-Taho Rental (Bermeo), Flow Mundaka (Mundaka), Geroa Zentroa (Gernika-Lumo), La Fierbinti (Gernika-Lumo), Urdaifit (Gernika-Lumo), Eroski Taberna (Gernika-Lumo), Amäika (Gernika-Lumo) eta Caos Estudio (Gernika-Lumo) dira diru-laguntzak lortu dituzten Busturialdeko 8 enpresak

-Onuradunak 35 urtetik beherako eskualdeko gazteak dira, 2021ean enpresa bat sortu zutenak eta “Gaztedi Busturialdea” proiektuaren parte diren udalerrietan erroldatuta daudenak

(Bermeon, 2022ko urriaren 28an). Gaztedi Busturialdea proiektuak biltzen dituen herrietan (Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Foru, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta) erroldatutako gazteek enpresak sortu eta hauek sendotzeko dirulaguntzak banatu dira.

Guztira, 18 izan dira laguntzen lehen deialdira aurkeztutako Busturialdeko enpresak eta horietatik zortzik lortu dituzte diru laguntzak:

-       Bermeoko Taho Rental (turismoa. Ontzien alokairua, ibilbideak…) 

-       Mundakako Flow Mundaka (Surf denda)

-       Gernika-Lumoko Geroa Zentroa (fisioterapia, osasun eta errendimenduko zentroa)

-       Gernika-Lumoko La Fierbinti (janari denda)

-       Gernika-Lumoko Urdaifit (kirol zentroa)

-       Gernika-Lumoko Eroski Taberna (ostalaritza)

-       Gernika-Lumoko Amäika (interiorismo estudioa / diseinuko proiektuak)

-       Gernika-Lumoko Caos Estudio (argazkilaritza estudioa)

Planaren zuzkidura ekonomikoa 21.080 eurokoa da, eta onuradunak 35 urtetik beherako gazteak dira, 2021ean enpresa bat sortu zutenak eta Gaztedi Busturialdea proiektuaren parte diren udalerrietan erroldatuta daudenak.

Laguntza bakoitzaren zenbatekoa 2.500 eurokoa da. Dirulaguntza hauek enpresak sortzeko eta sendotzeko beste laguntza batzuekin bateragarriak dira.

Beste urte batez, Bermeoko eta Gernika-Lumoko Udaletako gazteria zerbitzuek, Urremendi Landa Garapen Elkarteak eta Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten ekainean “Gaztedi Busturialdea” proiektua garatzeko eta gauzatzeko. Helburua, lankidetzarako esparrua ezartzea da, Busturialdeko udalerrietan gazteriaren arloko politika integrala ezarriz, sustatuz eta garatuz, gazteriaren arloko “Bizkaia Gazteak” estrategiarekin bat etorriz. Bada, dirulaguntza hauek hitzarmen honen barruan sartzen dira.

Informazio gehiago: www.gaztedibusturialdea.eus / info@gaztedibusturialdea.eus

28 / 10 / 2022

Beste barriak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0