Prensa

Prensa

Doniene tabernak irabazi du Tabernen XXI. Mozorro Txapelketa

  • Irish eta Kafune tabernek jaso dute bigarren eta hirugarren saria, hurrenez hurren

Doniene tabernak jaso du Tabernen XXI. Mozorro txapelketako lehenengo saria. Bigarren saria Irish tabernarentzat izan da, eta hirugarren saria, berriz, Kafune tabernak hartu. 200, 150 eta 100 euroko balioko otzarak jaso dituzte saritzat, hurrenez hurren.

Aurten, lan gogorra eduki du epaimahaiak, aurtengo deialdia, aurrekoekin alderatuta, “arrakastatsua” izan baita; 18 tabernaren artean egon da lehia.

Epaimahaia Bermeoko Udaleko ordezkariek eta Jai Batzordeko kideek osatu dute. 11:30ean hasita, parte hartzaile guztien tabernak bisitatu dituzte eta guztien “maila ona” eta “orijinaltasuna” azpimarratu dituzte. Ildo berean, tabernek egindako lan handia nabarmendu dute, eta horien guztien lana eskertu dute, “herria eta herritarrak girotzen laguntzen baitute”.

Sariak ematerakoan, epaimahaiko kideek honakoak izan dituzte kontuan: tabernen apainketen eta mozorroen orijinaltasuna, erabili diren materialen kontsumo orekatua, euskararen erabilera eta tabernarien mozorro eta apainketa bat etortzea.

14 / 02 / 2024

Otras noticias

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0