Hona hemen zerbitzu honen eginkizunak:
- Herritarrei erantzutea, ingurumen eta jarduerei buruzko informazino eta laguntza teknikoa emotea.
- Jarduera sailkatu eta kaltebakoen espedienteei buruzko txostenak emotea eta batez be neurri zuzentzaile egokiak ezarri, ebaluatu eta euren jarraipena egitea.
- Bereizitako hondakinen bilketa antolatzea (papera, beira, ontziak, pilak, etab.). Kontenedoreen egoera eta aldaketa antolatzea.
- Kontroletik kanpoko zabortegi, gune berdeen eta abarren jarraipena egitea eta kontrolatzea.
- Uri hondakin solidoak eta beste hondakin motak tratatzeko eta bereizita batzeko sistemak aztertzea eta horrei buruzko txostenak egitea.
- Ingurumen arloko plan eta jarduketa zehatzak burutzeko dirulaguntzaeskabideak tramitatzea.
- Ingurumen heziketa-kanpainak antolatu, edo, horrelakoetan parte hartzea ikastetxeekaz batera, hala bajagoko.
- Udalerriko natur baliabideen ustiapena ezagutzea, kontrolatzea eta horreri buruzko argibideak emotea, honen erabilera jasangarria eta natur balioak bultzatuz.
- Ingurumena babesteko udal ordenantzak egiten eta ezartzen laguntza emotea.