Udala

Xedea

Musika irakaskuntza arautua, profesionalak izan nahi dabenentzat pentsatuta dago, ikasketok lan munduan aritzeko prestakuntza eskaini nahi dabe. Ikasketa horreek kontserbatorioetan egiten dira eta titulazino ofiziala daikie. Laburbilduz, gaitasun eta borondatea erakusten daben ikasleei zuzenduta dagoz, irmotasuna eta bokazinoa eskatzen dabelako.

Zale moduan jardun nahi dabenek musika eskoletan ikasi daikiez musika eta dantza, egitura eta edukien aldetik irakaskuntza ez arautuaren bidez.

Musika arte-irakaskuntzak era berezian antolatzen dira. LOGSEn zehaztutako hizkuntza-sisteman, bi helburu nagusi daukaz: Kalidadezko prestakuntza eskaintzea eta etorkizuna izango dira musikako eta dantzako profesionalak prestatzea. Ikasketok ez dira derrigorrezko hezkuntza sisteman sartzen, eta kontserbatorio edo musika-eskoletan egin daitekez norberaren nahien eta interesen arabera.

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0