Herria

Bigarren sektorea

Bermeoko industria sektorea modu estuan itsasoarekin, hau da, arrantzarekin erlazionatuta egon da.

70. hamarkadan arrantza sektoreak izandako beherakadarekin, Bermeoko biztanleria 2. eta 3. sektoreetara bideratu arren eta gaur egun industri moeta ugari garatu diran arren, itsasoak eta honekin erlazionaturiko industriak garrantzia handia eukiten jarraitzen dabe, bai industri mota honetako kopuru eta tradizinoagatik bai bertan aritzen diran langile guztiengatik.

Bermeoko arrain fabriken artean honakoak aipatu daikeguz: Zallo arrain kontserba, Garavilla arrain kontserba, Salica arrain kontserba, La Gaviota arrain kontserba, Cusumano arrain kontserba, Hijos de Serrats arrain kontserba, Anchoas de Bermeo arrain kontserba.

2. sektorean bestalde, arrantzarekin zerikusirik ez daukien fabrikak eta jarduerak be garatzen dira Bermeon.

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0