Servicios

Tablón de anuncios

Giz-ek antolatutakoak

BUSTURIALDEKO VIII. ENPRESA IDEIA LEHIAKETA

Lehiaketa 18 eta 35 urte bitarteko gazte guztiei zuzenduta dago, beti be enpresa-ideiak Busturialdeko eskualdean kokatzen badira edo kokatuta badagoz (2021ean sortuta eta martxan egotekotan).

Sariak:

1. saria: 3.000 euro + Urte batez doako usufruktuan lan egiteko lanpostu bat Arratzu Elkartegia Langunean.

2. saria: 2.000 euro + Urte batez doako usufruktuan lan egiteko lanpostu bat Arratzu Elkartegia Langunean.

Lehen sektoreari lotutako ideia onena: 1.000 euro (aurreko sarietako baten bat jaso ez badau).

Baloratuko diran erizpideak:

• Izaera barritzailea: balio erantsia eukitea edota originala izatea.

• Enplegua sortzeko aukera eta horreen kalidadea.

• Lantalde sustatzailearen gaitasuna (profil egokiak) proiektua arrakastaz garatu eta martxan jartzeko.

• Proiektua Busturialdean gauzatzeko aukera edo eskualdera egokitzekoa.

• Proiektuaren garapen- eta deskribapen-maila.

• Proiektuaren jasangarritasuna (ingurumenari zein ekonomiari jagokenez).

• Gizarte-eragina.

Epea:2021/11/19 (14:00ak arte)

INFO + www.gaztedibusturialdea.eus eta www.gizbermeo.blogspot.com

UME ETA GAZTETXOENTZAKO SORMEN TAILERRAK

Azaroko zapatuetan

Ordutegia: 17:00-18:30 (6-11 urte) eta 19:00-20:30 (11-14 urte).

Lekua: Gizarte eta Kultura Etxeko Gaztelekuan eta Ludotekan.

Plaza kopuru mugatua.

Doan

Izen-emotea: tailerretan parte hartzeko ezinbestekoa izango da aurretiko izen-emotea egitea. Horretarako, GIZen eta Bermeoko Udalaren webguneetan eta sare sozialetan jarriko dan formularioa bete eta bialdu beharko da.

OHARRAK: Tailerretako plazak esleitzeko, izen-emotearen iriste-ordena jarraituko da. Ume/gazte bakotxak, hilean tailer bakarra egin ahal izango dau. Plaza guztiak betetzen badira, itxaron-zerrenda sortuko da.

INFO + www.gizbermeo.blogspot.com eta 688 819 950 (Watxap zenbakia)

'BERMESEX' BERMEOKO SEXOLOGIA ORIENTAZINO ZERBITZUA

Hamabostero (azaroaren 5 ean eta 19an), 16:00etatik 17:30era

Doako zerbitzua. Hartzaileak: gazteak, gazteen gurasoak, gazteekaz lan egiten dabenak (irakasleak, hezitzaileak, tutoreak, begiraleak…).

e-posta: bermesex@bermeo.eus

Skype: orientazio.zerbitzua

Tel.: 644 898 661

Facebook: Orienta Zerbitzua

Twitter: @sexorienta

 

 

 

www.gizbermeo.blogspot.com

www.gizbermeo.blogspot.com

Otros anuncios

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0