Zerbitzuak

Iragarki taula

Ondasun Higiezinen gaineko zergaren salbuespenen ARGIBIDEAK

Gaur egun, zeintzuk dira SALBUETSITAKO HIGIEZINAK Ondasun Higiezinen Zergan?

AURRETIK HORRELA ESKATUTA, HURRENGO URTERAKO ERAGINA DUTEN  salbuespenak:

1.- Monumentu diren ondasun higiezinak eta inbentariatutako ondasun kulturalak

(Euskal Kultur Ondareari buruzko 1990eko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 2. artikuluko 2. zenbakiko a) letran)

·         Andra Maria eleiza.

·         Santa Eufemia eleiza.

·         Ertzilla Dorrea

·         Udaletxea.

·         San Juan atea eta harresiaren hormatalak.

·         Kikunbera etxea

·         Klaustro gotikoa

2.- Monumentu-multzoen parte diren ondasun higiezinak. Babes bereziko edo babes ertaineko higiezinak izan behar dira (kalifikatuak edo inbentariatuak).

(Euskal Kultur Ondareari buruzko 1990eko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 2. artikuluko 2. zenbakiko b) letran)

Zona arkeologikoetan dauden ondasun higiezinak, ondasun kultural deklaratu bada (kalifikatu zein inbentariatua) eta Ordenantzaren arabera gainerako baldintzak betetzen baditu.

(Euskal Kultur Ondareari buruzko 1990eko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 44. artikuluan)

3.- Hezkuntza-itunen araubidean dauden ikastetxe pribatuak, harik eta ikastetxe itundu izaera hori galdu arte.

OFIZIOZ salbuetsita daudenak:

a) Estatuaren, Euskal Autonomia Erkidegoaren, Bizkaiko Lurralde Historikoaren edo bertako toki-erakundeen jabetzakoak direnak, baldin eta zuzen-zuzenean afektatuta badaude nazio-defentsari, herritarren segurtasunari eta hezkuntza zein espetxe-zerbitzuei. 

b)  Auzo-ondasunak eta amankomuneko auzo-mendiak.

c)  Erregelamenduz ezarritako hazkunde moteleko espezieekin landatutako mendien azalera, baldin eta haien aprobetxamendu nagusia egurra edo kortxoa bada, betiere arbolen dentsitatea espezie bakoitzaren kasuan berezkoa edo normala dena bada.

d)  Eliza Katolikoaren higiezinak, Espainiako estatuak eta Egoitza Santuak 1979ko urtarrilaren 3an sinatutako Gai Ekonomikoei buruzko Akordioan ezarritakoaren arabera. 

e) Elkarte konfesional ez-katolikoen higiezinak, baldin eta elkarteok legez aintzatetsita badaude, Estatuak halako elkarteekin sinatutako lankidetza-akordioetan ezarritakoaren arabera.

f)  Espainiako Gurutze Gorriaren higiezinak eta erregelamenduz zehazten diren antzeko beste erakunde batzuenak.

g)  Euskal Herriko Unibertsitatearen higiezinak.

h) Atzerriko gobernuen higiezinak, haien ordezkari diplomatikoek edo kontsulatuetakoek edo haien erakunde ofizialek erabiltzeko direnean.

i)  Indarrean dauden nazioarteko hitzarmenak direla bide salbuespena aplikatu behar zaien organismo edo erakundeen higiezinak.

j)  Trenbideek atzemandako lurrak eta lur horietan dauden eraikinak, baldin eta geltokiak edo biltegiak badira edo lineak ustiatzeko ezinbestekoa den zerbitzuren baterako behar badira. 

k)  Udalari kontraprestaziorik gabe lagatako ondasun higiezinak, ondasunok udalerrian bertan daudenak badira.

l) Ospital Psikiatrikoa eta Anbulategia

m) Landa-higiezinak eta hiri-higiezinak euren kouta likidoak 6 euro gaintzen ez dabenean. 

Beste iragarkiak

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0