Servicios

Tablón de anuncios

Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuotaren hobaria

Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren kuotaren  % 30eko hobaria eskatzeko epea martxoaren 1etik 31ra izango da.

ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA FISKALA

VII. HOBARIAK - NAHITAEZKO HOBARIAK

9. artikulua

1. Interesdunek obra berrirako alta-adierazpenaren bidez halaxe adieraziz gero, higiezinek zergako kuota osoaren gaineko % 50eko hobarirako eskubidea izango dute obra berriko edo zaharberritu beharreko beharreko higiezinak urbanizatu, eraiki eta sustatzen dituzten enpresetako jardueraren helburu direnean, betiere, euren ibilgetuko ondasunen artean ez badaude.

Obrei ekin eta hurrengo zergalditik hasi eta obrak amaitu eta hurrengo zergaldira bitartean aplikatu ahal izango da hobari hau, baldin eta epe horretan benetan egiten badira urbanizazio- edo eraikuntza-obrak. Nolanahi ere, epe hori ezin da hiru zergaldi baino luzeagoa izan.

Hobari hau jasoteko, interesdunek honako agiri honeek aurkeztu beharko dabez:

Zuinketa aktea.

Empreseak urbanizazino, erikuntza eta higiezin sustapeneko lanak egiten dauzala kreditatu beharko da. Horretarako soziedadearen estatutuak aurkeztu beharko dira.

Hobari eskatzen daneko higiezina ez dal enpresaren ondasun bat kreditatu beharko da. Horretarako, enpresaren administratzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Babes publikoko etxebizitzen eta, Euskal Autonomia Erkidegoko arauen arabera, haiekin berdinetsi ahal diren etxebizitzek %50eko hobaria aplikatu ahal izango dute zergaren kuota osoan, behin betiko kalifikazioa eman eta hurrengo hiru zergaldietan.

Hobari hau interesdunek eskatu ezkero emango da; epealdia (hiru zergaldiak) edozein unetan aplikatu ahal izango da, eta beti be eskatu eta hurrengo zergaldian izango ditu ondoreak.

Hobari hau jasotzeko, interesdunek honako agiri honeek aurkeztu beharko dabez:

a) Babes ofizialeko etxebizitzaren kalifikazio-ziurtagiriaren fotokopia.

b) Hobariaren eskaria.

c) Eskatzen dan etxebizitzea subjektu pasiboaren ohiko bizilekua dala egiaztatzen dauen agiria.

3. Nekazaritzeko kooperatiben eta lurren talderako urtiapenezko kooperatiben landa-ondasunek zerga-kuota osoaren %95eko hobaria aplikatu ahal izango dute; horretarako, Kooperatiben Zerga Araubideari buruzko 1997ko urriaren 14ko 9/1997 Foru Arauan ezarritakoa hartu behar da aintzat.

HAUTAZKO HOBARIAK

10. artikulua

4/2016 Foru Arauak emondako hobari aukera kontutan izanda, honako honeek egingo dira:

a) Zergaren kuota osoaren %30eko hobaria eguzkiaren energia beroa edo elektrizitatea sortzeko sistemak instalatzen diren ondasun higiezinetarako

Hobari hau aplikatzeko ezinbestekoa izango da beroa sortzeko instalazioan administrazio eskudunak homologatutako kolektoreak jartzea.

Kreditatzeko agiriak eta hobari eskaria aurkezteko epea martxoaren 1etik 31ra izango da. Urteko zerga sortzen dan egunean instalazinoa eginda dagoala kreditatzen bada, eskariaren urtean bertan eukiko dau eragina hobariak, bestela hurrengo urtean

b) Eusko Jaurlaritzaren 316/2002 Dekretuak, abenduaren 30ekoak, araututako "Etxebizitza Hutsen Programaren" arloan edo aldundien zein udalen beste program batzuen arloan lagatzen diren higiezinen zergaren kuotaren %30a.

Kreditatzeko agiriak eta hobari eskaria aurkezteko epea martzoaren 1etik 31ra izango da. Urteko zerga sortzen dan egunean programa barruan dagoala kreditatzen bada, eskariaren urtean bertan eukiko dau eragina hobariak, bestela hurrengo urtean

c)Kuotaren %100 eko hobaria eukiko dabe hondamendi naturalak jasandako eremuetan dagozan higiezinak.

Otros anuncios

  • Citas
  • Volante de empadronamiento
  • Volante de convivencia
  • Expedientes económicos
  • Deporte on-line
  • Recibos de basura
  • Multas
  • Matrículak
  • Plusvalías
  • Tributos municipales

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0