Servicios

Tablón de anuncios

Giz-ek antolatutakoak

 

 

BUSTURIALDEKO VII. ENPRESA IDEIA LEHIAKETA

Proiektuak aurkezteko azken eguna 2020ko azaroaren 20a da

Lehiaketa 18 eta 35 urte bitarteko gazte guztiei zuzenduta dago, beti be enpresa-ideiak Busturialdeko eskualdean kokatzen badira edo kokatuta badagoz (2020an sortuta eta martxan egotekotan).

Sariak:

1. saria: 3.000 € + Urte batez doako usufruktuan lan egiteko lanpostu bat Arratzu Elkartegia Langunean + Urtebeterako aholkularitza zerbitzua doan (Zerga, lan eta kontabilitate-aholkularitza. Torrealday Aholkularitzak emondako saria).

2. saria: 2.000 € + Urte batez doako usufruktuan lan egiteko lanpostu bat Arratzu Elkartegia Langunean + Sei hilabeterako aholkularitza zerbitzua doan (Zerga, lan eta kontabilitate-aholkularitza. Torrealday Aholkularitzak emondako saria).

Lehen sektoreari lotutako ideia onena: 1.000 €  (aurreko sarietako baten bat jaso ez badau).

Sari berezia: COVID-19aren eragina arintzera bideratutako enpresa-ideia onena: 1.000 € (aurreko sarietako baten bat jaso ez badau).

Baloratuko diran erizpideak:

• Izaera barritzailea: balio erantsia eukitea edota originala izatea.

• Enplegua sortzeko aukera eta horreen kalidadea.

• Lantalde sustatzailearen gaitasuna (profil egokiak) proiektua arrakastaz garatu eta martxan jartzeko.

• Proiektua Busturialdean gauzatzeko aukera edo eskualdera egokitzekoa.

• Proiektuaren garapen- eta deskribapen-maila.

• Proiektuaren jasangarritasuna (ingurumenari zein ekonomiari jagokenez).

• Gizarte-eragina.

Epea: 2020/11/20 (14:00ak arte)

INFO + www.gaztedibusturialdea.eus eta www.gizbermeo.blogspot.com

 

 

GAZTEDI BUSTURIALDEA BEKAK 2020

Lanekoak ez diran praktikak Busturialdeko enpresetan

Iraupena: 6 hilabete.

Baldintzak:

• 18-25 urte izatea, biak barne (edo 30 urte baino gitxiago izatea, Gazte Bermea Sistema Nazionalean izena emondako pertsonen kasuan).

• Lanbiden lan eskatzaile moduan agertzea.

• Lanbide Heziketako oinarrizko, erdi-mailako edo goi-mailako titulua, profesionaltasun ziurtagiria edo unibertsitate titulua (diplomatura, lizentziatura edo gradua) izatea.

• Jasotako prestakuntzeagaz erlazino zuzena daukan hiru hilabetetik gorako lan-esperientziarik ez izatea.

• Bizkaiko Foru Aldundiagaz batera 'Gaztedi Busturialdea' hitzarmena sinatu daben udalerrietako baten erroldatuta egotea.

Izen-emotea: GIZen eta www.gaztedibusturialdea.eus webgunearen bidez.

Antolatzailea: Gaztedi Busturialdea

INFO + www.gaztedibusturialdea.eus eta www.gizbermeo.blogspot.com 

 

'BERMESEX' BERMEOKO SEXOLOGIA ORIENTAZINO ZERBITZUA

Hilean, bariku bitan, 16:00etatik 17:30era, Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean

Doako zerbitzua. Hartzaileak: gazteak, gazteen gurasoak, gazteekaz lan egiten dabenak (irakasleak, hezitzaileak, tutoreak, begiraleak…).

e-posta: bermesex@bermeo.eus

Skype: orientazio.zerbitzua

Tel.: 644 898 661

Facebook: Orienta Zerbitzua

Twitter: @sexorienta

 

Otros anuncios

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0