Agenda
Dramaturgia, zuzendaritza: Olatz Gorrotxategi Antzezleak: Aritza Rodriguez, Olatz Gorrotxategi, Marta Alvarez del Valle Porrotaren ganeko antzezlana da. Bere lekuaren bila dabilen belaunaldi bat. Punka heldu da. Dolu bat. Westernaren isiltasun existentziala. Ernegau bat, daborduko bera izan gura ez dauana. Ni naz nazena. Euskal diaspora Idahon eta Nebraskan. Cowboy bat txistu egiten. Hiru persona 80ko hamarkadan hasi zan eta gaur, hementxe, gure aurrean amaitzen dan historia kontatzen. Sioux indioak euskal folklorea egiten. Baten bat “Galduta” dagoala iragartzen dauan kartela. Saloon baten hutsitzea. Beste okupazino bat. Oindino kolonizatzeko dagoan zelai zabal bat. “Hoy. Es. El. Futuro.” (Gaur. Etorkizuna. Da.), esaten eban La Polla Records taldeak abesti baten. “Mierda de Ciudad” proiektu eszeniko performatibo bat da; Euskal Rock Erradikalaren mobimentu kontrakulturala kontatzen dau, bai eta haren burruken eta musikaren testuinguru historikoa be. Horretarako, westerna eta kolonizazino kulturala erabiltzen dauz analogia lez. Historia hiru antzezleek eta hiru zehar-artistek kontatzen dabe zuzenean. Sarrera: 10 € (deskontudunak 7,50 € leihatilan bakarrik) Salgai abenduaren 1etik aurrera Gizarte eta Kultura Etxean eta bermeo.eus web gunean.
Fecha: 13/12/2024 - 13/12/2024
Hora: 20:00 - 21:30
Lugar: Bermeoko Kafe Antzokia
Organizador:: Bermeoko Udala Bizkaiko Foru Aldundiak babestutako ekintzea
010 (94 617 91 00)