Agenda
1941ean hasi eta oraintsu arte, Iruñeko familia baten historia kontatzen deusku nobelak, hiru belaunalditan zehar, hiru emakumeren bitartez: Matilde, Teresa eta Amaia, nor bere ama bilatzen eta ukatzen daben hiru matrioxka. Unean uneko modak, gertakariak eta bizimoduak pasatzen dira espilu ibiltari baten aurretik: gizartearen tenkak, burrukak eta aldaketak ageri dira kronika bizi honetan. Historia handiaren ganetik, ordea, hainbat jenteren istorioa ezagutuko dogu: Echaluceltarrenak, baina baita euren ahaide, neskame, lagun eta etsaienak be. Baina, batez be, ama-alaba hartu-emonei buruzko kontakizun sakon, gogor eta hunkigarria da esku artean daukazuna: lotura gatx, konplexu eta mingarria, sentimendu kontrajarriz osatua, edari bizi batzuen antzera sartzean.
Data: 2025/01/19 - 2025/01/19
Ordua: 19:00 - 20:00
Non egiten da: Gizarte eta Kultura Etxean
Antolatzailea: Bermeoko udala
010 (94 617 91 00)