Bermeoko Turismo Bulegoa

Gaztelugatxeko San Juanen urpean dagoen Begoñako Ama Birjinaren irudia

1963ko irailaren 15ean Bizkaiko zaindaria den Begoñako Ama Birjina urpean tronuratu zen, Kantauri itsasoan. Ekimen hura Bizkaiko Urpeko Jardueren Zentro Txangozaleak (CEVAS) antolatu zuen. Ekitaldi  hau  gertaera adierazgarri eta garrantzitsua izan zen bere garaian, ez bakarrik erlijiosoa, baita herrikoa ere.

Bere ezaugarriak kontuan izanda, Genoako San Fructuosoko uretan murgilduta dagoen Amildegietako Kristoren irudiarekin batera,  honako irudi hau munduko handienetarikotzat hartuta dago.

Ama Birjinaren irudiaren erreprodukzioa Joaquín Lucarini eskultorearen lana dugu.  Honek Deustun dagoen “El Tigre” deituriko etxebizitzan aurkitzen den eskultura egin zuen, Bilboko eraikuntza adierazgarrienetariko bat dena.

Begoñako Ama Birjinaren irudiak altueraz 1,20 m. neurtzen du eta oina 47x30 cm-koa da. Hau 55x46 cm. neurtzen duen plataforma baten gainean kokatuta dago. Bere pisua 198 kg-koa da eta berunez beteta dagoenez 850 kg.ra heltzen da. Irudia 12 metro sakonetara tronuratu zen urpekariek ikusi ahal izateko asmoarekin; horregatik, itsasbeheran arazorik gabe ikus dezakete.

Tronuratzeak 6 urte bete zituenean, Bermeo-Bakio errepidean ekintza hau gogoratzen duen Monolitoa jarri zen. Itsasoan murgildurik dagoen Ama Birjina ikusteko oso zaila zenez eta murgilduta hara heltzeko ere erraza ez zenez gero, 25 urte igaro ondoren, irudiaren kopia bat egin zen eta Bermeoko Aita Frantziskotarren elizan ezarri zen. Beraz, orain hor ikus dezakegu.

CEVAS taldeak zeukan ilusioa errealitatea egin zenetik, jada, 50 urte beteko dira. Ilusio hori Ama Birjina baten irudia tronuratzea zen, San Juan Gaztelugatxekoaren Itsas azpiko tronu horretatik itsaspeko lana egiten duten guztiak eta hauekin batera arrantzale guztiak ere, babesteko. Begiratokian jarritako monolitoa Euskal Itsasertza zigortu zuen 1912ko galarrenean hil ziren 143 arrantzaleen  (euretatik 116 bermeotarrak) oroigarria da.

Ekainaren 12an, CEVAS taldeak Begoñako Amaren irudiaren kokapena seinalatu dau itsasoaren hondoan, Gaztelugatxeko San Juan inguruan, eta buia bat ipini dau bertan.

Irailean ospatuko da IRUDIA TRONURATU zaneko 50. urteurrena.

Ordurako argitaratuko dogu egitaraua, baina aurrerapen modura, honakoa joatzue:

IRAILAK 14, ZAPATUA. 20:30etan Mezea Gaztelugatxeko San Juan baselizan.

IRAILAK 15, DOMEKEA. Goiz guztia hartuko dogu Birjinearentzat, goizeko 10:00etatik hasita. Bermeoko Frantziskotarren elizan geratuko gara.

Informazino gehiago gura badozu: wwww.cevaseuskadi.com

Turismo bulegoa

Lamera z/g

48370 Bermeo

Tel 94 617 91 54

e-mail: turismoa@bermeo.eus

Certificado IqNet. MANAGEMENT SYSTEM AENOR. Empresa registrada AENOR. Servicio certificado