Behin betiko esleipena
2009/05/29
KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2009ko maiatzaren 27an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
5.- UDALEKU IREKIAK 09 ZERBITZUA EMOTEKO KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.
Xedea
Udaleku irekiak 09 zerbitzua emoteko kontratua behin betiko esleitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: 2009ko maiatzaren 6an, Tokiko Gobernu Batzarrak, udaleku irekiak 09 zerbitzua emoteko kontratua behin-behinekoz esleitzea erabagi eban.
Bigarrena: 2009ko maiatzaren 11n, behin-behineko esleipena, kontratugilearen profilean argitaratu zan.
Argudioak
Bakarra: Behin-behineko esleipenaren iragarkia, legeak agintzen dauan denboran egon da iragarrita eta, epe horretan, ez da inolako alegazino edo erreklamazinorik jaso.
Bestalde, behin-behinekoz proposatutako esleipendunak, bere eginbeharrak emondako epean bete dauz eta, ondorioz, legezko urrats guztiak betetu dira, behin-behineko esleipena, behin betiko bihurtzeko.
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
BAKARRA: Udaleku irekiak 09 zerbitzua emoteko kontratua, Batun-Batun aisialdi kultur alkarteari behin betiko esleitzea eta, esleipendunari jakinarazotea, 10 laneguneko epean, kontratua sinatu beharko dauala eta horrela egin ezean, udalak, kontratua bertan behera itxi ahal izango dauala.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko maiatzaren 29an.
ONETSIA
ALKATEA