Iragarkia
2009/11/30
LIZITAZIO IRAGARKIA
Udal honek hurrengo Pleguak onartu dituela jakinarazten da:
1. Erakunde esleipen emailea
a. Erakundea: Bermeoko Udala.
b. Espedientearen izapidetzailea: Behargintza.
2. Kontratuaren xedea
a. Zehaztapena: Autoemplegu zerbitzua kontratatzea.
b. Burutzeko lekua: Bermeo. BEHARGINTZA.
c. Burutzeko epea: Urte bi, beste urte birako luzatu daitekena.
3. Tramitazioa, eta prozedura
a. Tramitazioa: Ohikoa.
b. Prozedura: Irekia.
4. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua
134.508,00 euro, BEZ kanpo. BEZari dagokion zenbatekoa 21.521,28 euro da.
5. Behin-betiko bermea:
Ez da eskatzen.
6. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea:
Ber@z bulegoan eta www.bermeo.org web gunean (Kontratazioa: kontratugilearen profila).
7. Parte hartzeko eskarien aurkezpena:
a. Lekua: BERH@Z Bulegoa, Ertzilla kalea 6-8 48370 BERMEO.
b. Orduak: Astelehenetik barikura 08:30-14:30. Martitzenetan eta eguenetan 16:30 – 19:00. Larunbatetan 10:00 – 13:00.
c. Epea: 15 egutegiko epean, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean publikatzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
d. Aurkezteko beharrezko dokumentazioa: Administrazio baldintza zehatzen orrian zehazten dena.
8. Esleipena:
Proposamenak, eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta gero, hilabeteko epean gehienez irekiko dira.
Behin-behineko esleipena gehienez bi hilabeteko epean egingo da, proposamenak ireki eta biharamunetik kontatzen hasita.
Esleipena egiteko, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat:
- Proiektua bideratzeko planteatutako lan-metodologia: %65
- Proiektua burutzeko, aurkeztutako diru proposamena: %35
Bermeon, 2009ko azaroaren 26an.