Behin behineko esleipena
2010/01/18
KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2010eko urtarrilaren 13an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
6.- UR KONTAGAILUAK IRAKURTEKO ZERBITZU KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.
Xedea
Ur kontagailuak irakurteko zerbitzu kontratua behin-behinekoz esleitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: 2009ko urriaren 7an Tokiko Gobernu Batzarrak ur kontagailuak irakurteko zerbitzu kontratuaren baldintza agiri tekniko eta administratiboak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban. Halanda be, kontratazino prozedurea irekia izatea erabagi zan, hau da, lehiaketa bidezkoa.
Bigarrena: 2009ko zemendiaren 2an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zan lehiaketa irekiaren lizitazino iragarkia.
Hirugarrena: Aitatutako kontratazino prozedurara honeek hiru parte-hartzaileak aurkeztu dira:
- BERMIOPOST, SL.
- UMANO SERVICIOS INTEGRALES.
- CTC INGENIERIA DEDICADA, SA.
Argudioak
Lehenengoa: Enpresa guztien kontratatzeko gaitasuna eta kaudimenaren dokumentazinoa egokiak dirala egiaztatu da.
Bigarrena: 2010eko urtarrilaren 8an emondako txosten teknikoaren arabera, hauxe izan da eskaintza bakotxak lortutako puntu-kopurua:
ENPRESAK LANA GAUZATZEKO EPEA PREZIOA BALIABIDEAK GUZTIRA
CTC Ingenieria 0 45 10,77 55,77
UMANO 14,28 43,11 12,12 69,51
BERMEOPOST S.L. 0 37,85 35 72,85
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
LEHENENGOA: Ur kontagailuak irakurteko zerbitzu kontratua BERMEOPOST, SL enpreseari esleitzea behin-behinekoz, honeekaz prezioakaz:
Kontratistak herri barruan irakurritako kontagailu bakotxa (P edo KE kodedunak) 1,7200 € (BEZ barik)
Kontratistak landa auzoetan irakurritako kontagailu bakotxa (P edo KE kodedunak) 3,4500 € (BEZ barik)
Kontratistak orria itxi ezkero, erabiltzaileak berak Berhaz bulegoan aurkeztutako irakurketa bakotxa (ED kodeduna) 0,6700 € (BEZ barik)
Landa auzoetan egindako egiaztapen bakotxa 3,4500 € (BEZ barik)
Herri barruan egindako egiaztapen bakotxa 1,7200 € (BEZ barik)
BIGARRENA: Esleipena Bermeoko Udaleko web orriko kontratugilearen profilean argitaratzea.
HIRUGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea behin betiko esleipena egin ahal izateko jarraian adierazoten den jarduketea egin beharko dauela:
• Behin betiko bermea jarri.
Horretarako hamabost (15) laneguneko epea izango dau, erabagiaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko urtarrilaren 18an.
ONETSIA
ALKATEA