Behin behineko esleipena
2010/05/11
KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2010eko maiatzaren 5ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
5.- ARTIKAKO BIDEA EGOKITZEKO AZTERKETAREN IDAZKETA LANAK ESLEITZEKO KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.
Xedea
Artikako Bidea egokitzeko azterketaren idazketa lanak esleitzeko kontratua behin-behinekoz esleitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: 2010eko martiaren 24an, Tokiko Gobernu Batzarrak, Artikako Bidea egokitzeko azterketaren idazketa lanak esleitzeko administrazino baldintza agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.
Bigarrena: 2010eko apirilaren 15ean, prozedura negoziatuan parte hartzeko hiru gonbite bialdu dira.
Hirugarrena: 2010eko apirilaren 27an INGEPLAN CONSULTING, SLren proposamena, eta 2010eko apirilaren 30ean TEAM INGENERIAren proposamenak jaso dira.
Argudioak
Bakarra: Prozedura negoziatuan parte hartzeko aurkeztutako enpresen dokumentazinoa aztertu ondoren, bai kontratetako gaitasuna eta kaudimenaren dokumentazinoa, bai diru proposamenaren dokumentazinoa egokiak dirala egiaztatu da. Honako honeek izan dira jasotako proposamenak:
- INGEPLAN CONSULTING, SL:
• Prezioa: 20.536 € (BEZ barne)
• Exekuzino epea: hilabete.
- TEAM INGENERIA:
• 21.000 € (BEZ barne)
• Exekuzino epea: hilabete eta erdi.
Administrazino baldintza agirietan, esleipena egiterakoan irizpide honeek kontutan hartuko dirala xedatzen da:
• Prezioa: 50 punturaino
• Exekuzino epea: 50 punturaino
Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
LEHENENGOA Zubiaur tar Kepa kaleko eskilarak konpontzeko proiektuaren idazketa lanak esleitzeko kontratua behin-behinekoz INGEPLAN CONSULTING, SL enpreseari esleitzea, 20.536 euroan (BEZ barne).
BIGARRENA: INGEPLAN CONSULTING, SL enpreseari jakinarazotea 15 eguneko epean, behin-behineko esleipenaren iragarkia kontratugilearen profilean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, konpultsau barik daukazan agiriak (halan izatekotan) konpultsau beharko dauzala eta behin betiko bermea jarri beharko dauela, eta holan egin ezean, behin-behineko esleipena bertan behera geratuko dala.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2010eko maiatzaren 10ean.
ONETSIA
ALKATEA