Iragarkia. 2012-11-06an BAOean argitaratuta
2012/11/06
1.- Erakunde esleipen emoilea
a. Erakundea: Bermeoko Udala.
b. Espedientearen tramitatzailea: Urigintza, Obra eta Ingurumen Saila
2.- Kontratuaren xedea
a. Zehaztapena: Paper eta kartoien bilketarako zerbitzua.
b. Burutzeko lekua: Bermeon.
c. Burutzeko epea: Bi urte (beste bi urte luzagarri).
3.- Tramitazinoa eta prozedura
a. Tramitazinoa: Ohikoa.
b. Prozedura: Prozedura irekia
c. Modua: Lehiaketa.
4.- Lizitazinoaren oinarrizko aurrekontua: Urteko prezioa, 26.516 €, BEZ kanpo. BEZari dagokion zenbatekoa 2.651 € da.
5.- Behin-behineko bermea: Kontratuaren aurrekontuaren %3, BEZ kanpo.
6.- Behin-betiko bermea: Esleipen prezioaren %5, BEZ kanpo.
7.- Dokumentazinoa eta informazinoa eskuratzea: Urigintza, Obra eta Ingurumen Saileko bulegoetan.
8.- Proposamenen aurkezpena
a. LEKUA: BERH@Z BULEGOA. Ertzilla kalea 6-8 48370 Bermeo
ORDUAK: Astelehenetik barikura 08:30-14:30. Martitzenetan eta eguenatan 16:30 – 19:00. Larunbatetan 10:00 – 13:00. *Udan arratsaldeetan itxita egongo da bulegoa.
EPEA: 20 egunetan, iragarkia argitaratzen dan hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
b. Aurkeztu beharreko dokumentazinoa: Administrazio baldintza zehatzen orrian zehazten dana.
9.- Esleipena
Esleipena gehienez bi hilabeteko epean egingo da proposamenak ireki eta biharamunetik kontatzen hasita.
Esleipena egiterakoan, honako irizpide hauek hartuko dira oinarritzat:
- Eskaintzaren prezioa (%60)
- Baldintza pleguari buruzko hobekuntzak, eta batez ere, ondorengo alderdietan eragin zuzena dabenak (%40)
• Bilketaren aldiztotasuna (%20)
• Edukiontzi guztien mantenuaz arduratzea, bai kaleko edukiontziak, bai udal zentroetan dagozanak (%10)
• Edukiontzi gehiago jartzea dohainik (%5)
• Proposatzen diran aukerako zerbitzuak, adibidez: herritarrak hezteko eta sentsibilizatzeko kanpainak antolatzea, bereziki komertzio eta bulegoetan; edota Landabaso industrialdeko, edo dendetako eta bulegoetako paper et kartoi bilketa (%5)