Iragarkia
2012/11/21
IRAGARKIA
1.- KONTRATUAREN XEDEA
Kontratuaren xedea hau da: Bermeoko komun publikoen (Lamera, Almika, Tala, Txirritxa, Erribera eta Erreten), Kurtzio-Zarragoitxiko igogailuaren eta udal azokako garajeen garbitasuna.
2.- KONTRATUA BURUTZEKO EPEA
Zerbitzu osoa egiteko epea hau da: Urte bat, beste urte bat arte luzagarria. Luzapena kontratazio organoak erabakiko du, eta derrigorrezkoa izango da esleipendunarentzako. Zerbitzua 2013ko urtarrilaren 1ean hasiko da.
3.- KONTRATUAREN PREZIOA
Kontratu honen prezioa (luzapenen prezioa barne) 74.197,37 eurokoa da, BEZa kanpo. BEZari dagokion zenbatekoa 15.581,45 eurokoa da. (Urte Bi).
4.- BERMEAK
Ez da ezartzen behin-behineko bermerik.
Behin-betiko bermea jartzeko epea 10 egun baliodunekoa izango da, esleipena proposamena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
5.- ENPRESA SAILKAPENA
Ez da ezartzen empresa sailkapenik.
6.- PROPOSAMENAK AURKEZTEA
Epea: 10 egunetan iragarkia publikatzen denetik.
Bermeon, 2012ko urria