Udala

Faseak

Esleipena

2014/02/06

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:

2014ko otsailaren 3an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


15.- WEB ZERBITZARIAREN EGUNERAKETEA.

Planteatutako gaia

Ekipo informatikoeak gaurkotzea. RAM memoriak erostea.

Argudioak

Lehenengoa: Informatika Sailetik zehaztutako artikuluen erosketarako beharrizana agertu da. Kingston memoriak 8Gbko modulu bi.

Bigarrena: DIGWIND SL – 3001PC INFORMATICA enpreseak eskaintzea aurkeztu dau. Danetara: 488,08€+BEZ%21.

Hirugarrena: Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartu dauen Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuko 138.3 artikuluan xedatuta dagoz hornidura kontratu txikien mugak, hau da, 18.000,00 eurorainokoak BEZ BARIK, zuzeneko esleipen bidez gauzatu daitekezala. Xedapen hori eta gastu honen zenbatekoa kontuan izanda, legezkoa da zuzeneko esleipena.

Laugarrena: Esleipendunari jakinarazotea udalagaz izango dauzan ahozko eta idatzizko hartu-emonak euskeraz izango dirala eta fakturarik edo bestelako idazkirik aurkeztu behar dauenean euskeraz aurkeztu beharko dauzala.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Hornidura hau DIGWIND SL- 3001PC INFORMATICA enpreseari esleitzea, ondorengo ezaugarriakaz:

HORNIDURA: Kingston – 8Gb : 2x4Gb memoria modulu bi.
Espedientea: 96-INF/14
Entrega epea: Berehala
Ordaintzeko epea: Ohikoa.
Gastu osoa: 590,58€ %21 BEZ barru.
Garraio kosturik: Ez



*Idazkari andreak ohartarazo dau 2014. urteko Aurrekontu Orokorra indarrean sartu ez danez, orain momentuan ez dagoala kontsignazinorik.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2014ko otsailaren 5ean.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0