Udala

Faseak

Esleipena

2014/03/11

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:

2014ko otsailaren 27an udal honetako Osoko Bilkureak erabagi hau agindu dauela:


6.- UDALTZAINGOAREN IBILGAILUA RENTING BIDEZ HORNITZEKO KONTRATUA ESLEITZEA.

Xedea

Udaltzaingoaren ibilgailua renting bidez hornitzeko kontratua esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2013ko azaroaren 29ko Osoko Bilkureak baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.

Bigarrena: Parte hartzeko gonbitean ondorengo enpresei bidali jakie, espedientean kreditatuta geratu bezala: KUTXABANK, BBVA, BANCO SANTANDER, QUICK RENT, ALPHABET. Eskaintzak aurkezteko epea, hamabost (15) egun, urtarrilaren 14tik 28ra biak barne.

Hirugarrena: Eskaintza bakarra aurkeztu da horretarako emondako epearen barruan: BBVA, 39.202,56€ gehi BEZ %21ari jagokona 8.232,54€. Danetara: 47.435,10€

Argudioak

Lehenengoa: 2014ko otsailaren 12an Udaltzainburuak bere txostena emon dau, BBVA AUTORENTING SA enpresearen eskaintza, udalak jarritako baldintza plegu tekniko eta administratiboak betetzen dauzala adieraziz.

Bigarrena: Kontsignazino nahikoa dago gastu honetarako, espedientean kreditatu bezala RC2014/135 agiri bidez.

Hirugarrena: Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartzen dauan Sektore Publikoko kontratuen Legearen Testu Bateratuak xedatutakoa jarraituz, burutu da espediente hau.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Udal Osoko Bilkureak:

LEHENENGOA: BBVA AUTORENTING SA enpresearen eskaintza onartzea, ondorengo kontratazioa esleituz:

Kontratu mota: Bermeoko Udaleko Udaltzaingoaren erabilerarako FORD C-MAX ibilgailuaren hornidura renting sistema bidez, baldintza plegu tekniko eta administratiboetara lotuta.
Kontratu epea: Berrogeita zortzi (48) hilabete.
Kontratuko kilometroak: 200.000 km
Kontratu Prezioa: 39.202,56€ gehi BEZ %21ari jagokozan 7.004,16€
Ordainketa era: Hileroko kuota domiziliatua BBVAn. Kuota: 988,23€ BEZ barne.
Entrega epea: 60 egun.

BIGARRENA: Jagokon kontratu administratiboa sinatuko da esleipendunagaz.

HIRUGARRENA: Erabagi hau, esleipendunari jakinarazi eta kontratugilearen profilean argitaratuko da.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate andrearen aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2014ko martxoaren 11n.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0