Udala

Faseak

Iragarkia

2014/03/18

Argitaratuta 2014-03-18 BAOean 053
Valora Europar Egitasmoaren Kudeaketa zerbitzua
1. Erakunde esleipen emailea:
a) Erakundea: Bermeoko Udala.
b) Espedientearen tramitatzailea: Behargintza.
2. Kontratuaren xedea:
a) Zehaztapena: «Valora» Europar Egitasmoaren kudeaketa zerbitzua kontratatzea.
b) Burutzeko lekua: Behargintza Bermeo, Mundaka, Sukarrieta.
c) Burutzeko epea: Bi urte.
3. Tramitazioa, jardunbidea eta esleipen modua:
a) Prozedura: Irekia.
b) Esleipen modua: Lehiaketa.
4. Lehiaketaren oinarrizko aurrekontua:
78.750 euro.
5. Behin-behineko bermea:
Oinarrizko aurrekontuaren %3a (2.362,5 euro).
6. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea:
a) Erakundea: Bermeoko Udala. Ber@z Bulegoa.
b) Helbidea: Ertzilla, 6-8.
c) Herria eta posta kodea: 48370 - Bermeo.
d) Telefonoa: 94 617 9191.
e) Faxa: 94 688 2312.
f) E-maila: antolakuntza@bermeo.org.
g) Dokumentuak eta argibideak lortzeko epea: «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» iragarkia publikatzen denetik 15 egutegiko egun.
7. Esleipendunak betebeharreko baldintza bereziak:
Enpresaren, lantokiaren edo haren ekoizpen unitate autonomoaren baten titularra aldatzeak ez du, berez, lan-harremana agortuko. Beraz, enpresaburu berria aurrekoaren laneko eskubide eta betebeharretan subrogatuta geratuko da, aurreko enpresako, lantokiko edo haren ekoizpen unitate autonomoko langileak/ek horrela eskatzen badu/te, betiere.
8. Eskaintzen aurkezpena:
a) Eskaintzak aurkezteko epea: «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» iragarkia publikatzen denetik 15 egutegiko egun.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Baldintza agirietan zehazten dena.
c) Aurkezteko lekua:
- Erakundea: Bermeoko Udalaren Erregistro Orokorra (Ber@z-Bermeoko Herritarrentzat Arreta Zerbitzua).
- Helbidea: Ertzilla, 6-8.
- Herria eta posta kodea: 48370-Bermeo.
- Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 8:30 - 14:00.
Astearteak eta ostegunak: 16:30 - 19:00.
Larunbatak: 10:00 - 13:00.
9. Eskaintzak irekitzea:
a) Erakundea: Bermeoko Udala.
b) Helbidea: Arana Goiri tar Sabinen enparantza z/g.
c) Herria: 48370 - Bermeo.
d) Eguna: Kontratazio Mahaiak finkatzen duena.
10. Iragarkiaren gastuak:
Adjudikaziodunaren kontura.
Bermeon, 2014ko martxoaren 11n.-Alkatea, Idurre Bideguren Gabantxo

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0