Esleipen prozedurea hutsik deklaratzea.
2008/11/26
2008ko urriaren 15. egunean Udalaren Kirol Patronatuko Batzarrak erabaki hau hartu dauala jakinarazten dot:
“3.- ARTZA UDAL FRONTOIKO TABERNA ETA KANTXA.
Xedea
Artza Udal frontoiko taberna eta kantxaren zerbitzua emotea esleipen prozedurea hutsik deklaratzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: 2008ko uztailaren 23an, Udalaren Kirol Patronatuko Batzordeak, Artza Udal frontoiko taberna eta kantxa ustiatzeko kontratu bereziaren baldintza agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.
Bigarrena: 2008ko irailaren 4ean BOBak argitaratu eban iragarkia eta 20 eguneko epea egon zan proposamenak jasotzeko eta inor ez da aurkeztu.
Argudioak
Lehenengoa: Kontutan eukita parte hartzailerik ez dala egon esleipen prozedurea hutsik deklaratu beharra dago.
Bigarrena: Behin publizitateagazko prozedura negoziatua hutsik deklaratua, publizitate bako prozedura negoziatua bideratzeko eukera dago, kontratua burutzeko gaitasuna daukien 3 lehatzaileei gonbitea bialduta. Horretarako, baldintza agiriak aldatu behar dira.
Erabakia
Goian aitatutako guztia kontutan hartuta honako hau erabakitzen da:
LEHENENGOA: Artza Udal frontoiko taberna eta kantxaren zerbitzua emotea esleipen prozedurea hutsik deklaratzea.
BIGARRENA: Publizitate bako prozedura negoziatua burutzeko, baldintza agirien aldaketak onartzea eta deialdia zalbatzea.
HIRUGARRENA: Gaitasuna daukien 3 lehiatzaileei gonbitea bidaltzea.”
Eta honen barri emoten dizut dagozkion ondorioetarako.
Bermeo 2008ko urriaren 16a.
IDAZKARIA
Onetsia
Lehendakaria