Adjudicación provisional
15/04/2009
KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:
2009ko apirilaren 8an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:
32.- ANDER DEUNA KALEAN APARKALEKU BAT EGITEKO OBRA KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.
Xedea
Ander Deuna kalean aparkaleku bat egiteko obra kontratua behin-behinekoz esleitzea.
Aurrekariak
Lehenengoa: Estatuko Gobernuak, zemendiaren 28ko 9/2008 Errege Dekretu Legegilearen bidez, udal aurrekontuetan agertzen ez diran obrak egiteko laguntza bat emoten dau. 2009ko zezeilaren 13ko erabagiaren bidez, besteak beste, obra hau egiteko laguntzea emon da.
Bigarrena: 2009ko martiaren 9an Tokiko Gobernu Batzarrak Ander Deuna kalean aparkaleku bat egiteko proiektua eta administrazino baldintza agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.
Hirugarrena: Aitatutako kontratazino-prozesua publizidade bako prozedura negoziatu bidez egin da, eta lau enpresa konbidau dira:
- Bermeosolo, S.A.
- Excavaciones Satur Gomez SRL
- Asfaltos Olarra, SA
-Asfaltos Uribe
Halanda be, bi parte-hartzaile aurkeztu dira:
- Bermeosolo, S.A.
- Excavaciones Satur Gomez SRL
Asfaltos Olarra, SA eta Asfaltos Uribe enpresek, parte hartzeari uko egin deutsie idatziz.
Argudioak
Bakarra: 2009ko apirilaren 7an emondako txosten teknikoaren arabera, hauxe izan da eskaintza bakotxak lortutako puntuazinoa:
Eskaintzak
Hobekuntzak
(obra gehiketak)
0-35
Bestelako hobekuntzak
0-15
Obraren metodologia 0-30
Obra egiteko epea (2 hilabete) 0-20
Guztira
Excav. Satur Gómez, SRL
0
0
0
0
0
Bermeosolo S.A.
35
9%
10
15 42 egun
20
80
Erabagia
Goian azaldutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:
LEHENENGOA: Ander Deuna kalean aparkaleku bat egiteko obra kontratua behin-behinekoz esleitzea, era honetan:
- ENPRESEA: BERMEOSOLO, SA (IFZ: A-48298426).
- PREZIOA: 128.602,74 €, BEZ barik, BEZa: 20.576,44 €, DANERA: 149.179,18 €.
- EXEKUZINO EPEA: 2 hile.
- OBRA HONETAN LAN EGINGO DABEN LANGILEAK: 4 langile, horreetatik 2 langabeziatik kontratautakoak izango dira.
- Kontratuan jaso beharko dira enpreseak aurkeztutako hobekuntza guztiak.
BIGARRENA: Bermeosolo, SAri jakinarazotea, behin-behineko esleipenaren iragarkia kontratugilearen profilean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, 5 eguneko epean, konpultsau barik daukazan agiriak (halan izatekotan) konpultsau beharko dauzala eta behin betiko bermea jarri beharko dauela, holan egin ezean, eta behin-behineko esleipena bertan behera geratuko dala.
Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko apirilaren 14an.
ONETSIA
ALKATEA